Langile autonomo bat hil da Gasteizen, istripu batean izandako zaurien ondorioz
LAB sindikatuak administrazioaren "kontrol zorrotzagoa" eskatu du, autonomoen lan jardueren arriskuen gainean. through Alea.eus
54 urteko A.A.C. langile autonomoak istripua izan zuen iragan astean Gasteizen, auzokideen komunitate bateko garbiketa lanak egiten ari zela, erabiltzen zuen makina irauli eta azpian harrapatu zuenean. LAB sindikatuak azaldu duenez, istripuak zauri larriak eragin zizkion, eta asteburu honetan hil da zauri horien ondorioz. «Prekaritatean oinarritutako lan harremanak pairatzen dituzte autonomoek, eta askotan lan arriskutsuak onartu behar izaten dituzte lanik ez galtzeko», ohartarazi du sindikatuak.
Horren aurrean, administrazioaren eskutik «kontrol are zorrotzagoa» exijitu du LABek autonomoen lan jardueraren arriskuen gainean, «merkatua euren bizitzez baliatzen baita, lan prozesuen merketze hutsagatik». Hurrengo egunetan elkarretaratzea deituko dute beste sindikatuekin batera, lan heriotza hau salatzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!