Lanari ekin dio BATERA zaintza sare herritarrak
72 ordutan 2.000 bolondres saretu eta 20 auzotan antolatu ostean, zaintza lanei ekin die BATERA sare herritarak
Larunbatean aurkeztu zuten BATERA zaintza sare herritarra, Coronavirusaren krisiak sortutako zaintza-beharrak konpontzen laguntzea da sarearen helburua, «erakunde eskudunek konpontzen ez dituzten beharrak«. Sortzetik 72 ordu igaro direnean 2.000 bolondres saretzera heldu dira eta dagoeneko 20 auzotan daude antolatuta.
Ekimenaren koordinazio eremutik Gasteizko herritarren prestutasuna eta elkartasuna eskertu nahi izan dute: «Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu ekimen hau errealitate bilakatu duzuen milaka Gasteiztarrei, hemendik aurrera lan asko dugu egiteko, beharra duten herritarrak zaindu ditzagun eta gu geu ere zaindu gaitezen”.
Covid 19-aren krisiak agerian utzi du herritarrek, instituzioen geldotasunari aurre hartuz, bere burua antolatu eta ekimen kolektibo propioak auzolanean garatzeko duten gaitasuna. «Lehendik ere gure gizartean existitzen zen baina gobernuek azken astetan egindako kudeaketaren ondorioz areagotu den hutsune nabarmena betetzeko sortu zen BATERA sare herritarra, inork irtenbiderik ematen ez dien Gasteiztar askoren oinarrizko zaintza beharrei erantzuteko hain zuzen ere» azaldu dute sareko kideek.
Lehen zaintza lanak
Behin sarea antolatuta lehen zaintza lanak burutzeari ekin diote BATERA osatzen duten milaka pertsonek. Bestelako ekimenak ere jarri dituzte martxan, hala nola, erosketa poltsa leiho eta balokietan eskegitzeko eskatu diete sareko kideei eta honen argazkia sare sozialetara igotzea. Sareari ikusgarritasuna eman nahi diote horrela eta «bizilagunek lehiotik begiratzean inguruan dituzten kideak identifikatzea«.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!