Lanaldia murriztu eta soldata igotzea lortu dute Arabako kirol jardueren hitzarmen berriarekin
ELA eta LAB sindikatuek positiboki baloratu dute kirol jardueretan lortutako akordioa eta langileek antolatzeko eta borrokatzeko beharra dutela berretsi dute, lan baldintzak hobetzeko bidean.
Maiatzaren 3an, joan den astertean, eman zuten jakitera Arabako kirol jardueretako langileen ordezkariek grebara joko zutela bost egunez, lan hitzarmen duina erdieste aldera. Maiatzaren 10ean ziren grebari hasiera ematekoak, baina aurreko egunean enpresekin bildu ostean, horien proposamena ontzat eman du langileen asanbladak eta, horrenbestez, bertan behera utzi dute greba deialdia.
Bi urte daramate Arabako kirol-jardueren sektoreko langileek hitzarmenik gabe, eta denbora guzti horretan bilera eta mobilizazio ugari burutu diren arren, langileek azaldu dute ez dutela lortu «enpresek lan-baldintzak duintzeko plantillen eskaera nagusiei jaramonik egitea».
Akordioaren edukiak
2020-2023 urteak hartzen ditu hitzarmenak. LABek aipatutako hobekuntzen ararbera KPIaren arabera eguneratuko dira soldatak, sektoreko gutxieneko soldatak 1200 € garbiak gaindituko ditu, esperientzia eta zerbitzuan emandako urteak saritzen duen antzinatasun-plus bat izango dute langileek, urteko lanaldia 55 ordura arte murriztuko da kategoria batzuetan, lan zentroen arteko joan-etorriak mugatuko dira subrogazio eskubideari berme gehiago emango zaizkio era barne promozioak arautu dira. ELAk nabarmendu du lanaldiak murriztuko direla, lantokien arteko lekualdaketak 30 minutura arte ordainduko direla eta soldatak igoko direla.
Sindikatuen balorazioa
ELA sindikatuak «oso positiboki» baloratu du lortutako akordioa langileen eskaera nagusiak jasotzen dituelako eta «prekaritateari aurre egiten diolako». LABek, bere aldetik, «akordio on bat» lortu dutela adierazi du.
Patronalaren etengabeko blokeoa salatu dute sindikatuek, eta honek greba deialdiaren aurrean soilik erantzun duela.
LAB sindikatuak sektoreko langile guztiak zoriondu nahi ditu «egindako borroka eredugarriagatik», eta antolaketarik eta borrokarik gabe lan-baldintzak hobetzeko aurrerapausoak ematea «ezinezkoa dela» gogorarazi du.
ELAk ere langileen borrokaren alde egin du eta halako sektoreetako borroka sindikalek duten «aparteko zailtasuna» saaltu du, azpikontratazioagatik. «Udalek zerbitzuak merkeago eskaintzen dituzten enpresak saritzen baitituzte zerbitzuen esleipenetan, eta Gasteizko Udalak eta Urtaran alkateak erakutsitako jarrerak horixe bera berretsi dute», azaldu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!