«Lan hitzarmen duin baten alde» mobilizazioei ekin die Arabako ardogintza sektoreak
LAB, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek mobilizazioak burutu zituzten atzo Arabar Errioxan. Arabako ardogintza sektoreko hitzarmenak sinatu gabe jarraitzen du dagoeneko 22 hilabetez luzatu diren negoziazioen ostean.
Sindikatuek deitua, kotxe karabana batek Arabar Errioxa zeharkatu zuen atzo, Bastidatik Oionera, Eskuernaga, Samaniego, Biasteri, Zieko eta Lapuebla de Labarka herriak igaroz. LAB, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek «benetako negoziazio bat» eskatu diote patronalari 22 hilabeteren ostean oraindik sinatu gabe dagoen hitzarmena sinatzeko.
2016, 2017 eta 2018 urtetarako sinatuta zegoen hitzarmena iraungita, 2018ko abenduan ekin zioten hitzarmen berriaren negoziazioei. Hilabete luzez akordio gabe egon ostean, 2020ko martxoan gertu zegoen hitzarmen berriaren gaineko adostasuna, gai sozialen inguruko puntu batzuk eta urteroko igoera potentzialak zehaztea faltan. Pandemiaren etorrerak, ordea, geratu egin zituen elkarrizketak.
Uztailaren 15etik dago etenda mahai negoziatzailea, egun horretan egin baitzuten sindikatu eta patronalaren arteko azken bilkura. Sindikatuek ordura arte adostuta zeuden alderdi sozialak ontzat ematea eta 2019ko igoera sinatzea proposatu zuten, irailean berriz batzartu eta hurrengo bi urtetako igoerak lotzeko konpromisoarekin.
SEA patronalak proposamenak jaso eta uztailaren 29an batzartzeko konpromisoa hartu bazuen ere, bezperan bertan behera utzi zuen bilera hori sindikatuen proposamena onartezina zela iritzita.
Mobilizazioak lan baldintza duinen alde
Sindikatuek mobilizazioei ekin diete lan hitzarmen duin bat eskatzeko, Sektoreko hitzarmenaren berritzea «upategien borondate faltaren arazoa baino ez da». Egoerak horrela jarraitu ezkero mobilizazioak «gogortu» egingo dituztela gaineratu dute.
Ulergaitza deritzote patronalak 2019ko soldata igoerari uko egin izana: «Iaz ez zen pandemiarik egon, ardoa saldu egin zen eta irabaziak enpresarien poltsikoetan daude».
Covid-19ak ziurgabetasuna sortu badu ere, sindikatuek azaldu dutenez, irailaz geroztik upategi guztiak %100ean ari dira lanean, mahatsa koste prezioan erosiz, ardoaren prezioak gora egiten jarraitzen duen bitartean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!