Lan baldintza duinak aldarrikatzeko zaintza greba egin dute sektoreko langileek
Ia sindikatu gehienek ez ezik, pentsionistek ere bat egin dute greba deialdiarekin. "Diru publikoarekin negozio pribatua egiten dute emakume langileen baldintza txarren bizkar. Ordua da zaintza eredua publifikatzeko".
ELA, LAB, UGT, ESK, SATSE, CNT eta CCOO sindikatuek deituta, greba eta mobilizazio eguna dute gaur zaintza laneko langileek sektorean Araban. Sindikatu bakoitzak bere zutabea bere kabuz egin duen arrean, 11:30ean guztiek bat egin dute Artium museoan.
Hala ere, sindikatuak ez dira izan zaintza greba honen deitzaile bakarrak, besteak beste, Arabako pentsiodunek edo Gasteizko Mugimendu Feministak ere bat egin dutelako greba deialdi honekin.
Zaintza eredu asistentzialista eta pribatua salatu nahi izan dute hamaika lagunek greba honekin: «Diru publikoarekin negozio pribatua egiten dute emakume langileen baldintza txarren bizkar. Ordua da zaintza eredua publifikatzeko».
«Erakunde publikoek zaintza eredu asistentzialista eta pribatuaren alde egin dute, eta funtsezko premia hori negozio bikain bihurtu dute enpresa handientzat, diru publikoaren, emakume langileen baldintza eskasen eta zerbitzuen kalitate txarraren kontura», gaitzetsi dute deitzaileek.
Salatu dutenez, erresidentzietan erabiltzaileek behar duten denbora eta arreta ere ez zaie bermatzen eta, hori dela eta, sektorean 10.000 postu gehiago sortzeko eskatu dute.
Hurrengo zita datorren astean izango da, martxoaren 4an: egun horretarako ere greba eguna deituta dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!