Laminaciones Arreguik langileen %10 kaleratzeko asmoa duela salatu dute
Laminaciones Arreguiko enpresa komiteak enplegua eta industria plan bat bermatzea exijitu du, kaleratze mehatxuen aurrean.
Celsa Atlantic-Laminaciones Arreguiko zuzendaritzak plantillaren %10 kaleratzeko asmoa helarazi dio enpresa komiteari. %10eko kopuru hori da kaleratze hauek iraungipen ERE bihurtu ez daitezen legeak ezarritako kopuru mminimoa. Honen aurrean, enpresa komiteak enplegua mantentzeko beste alternatiba batzuk biulatzea eskatu du, eta epe ertain-luzerako enpresaren etorkizuna ziurtatuko duen industria plan bat aurkeztea exijitu dio zuzendaritzari.
Laminaciones Arreguik Araban dituen bi lantegiak, Gasteiz zein Urbinakoa, enplegu suspentsio prozesuetan daude 2016. urteaz geroztik. 2016 eta 2018an planteatutako bi ERTEak kaleratzeak eta beste hainbat neurria ekarri zituzten, hain zuzen 2012. urtetik, plantillak greba mugagabera deitu zuenetik. Hamarnaka kaleratze, zigor, berronartze eta kaleratze berrien ostean, 2016. urtean lortu zen gatazka negoziazioaren bidetik bideratzea.
Azken astean ordea, zuzendaritzaren norbaide aldaketaren isla izan daitekena gertatu dela salatu dute langileek: Lehen aldiz aplikatu dute Laminaciones Arreguin Langileen Estatutuko 52. artikulua, kaleratze objektiboa asistentzia faltagatik. Lanpostutik eratorritako gaixotasunen ondorioz azken hilabeteetan bajan egon den langile bat izan da kaleratua. Enpresak langile gehiagorekin gauza berdina egingo duela mehatxatu du, gutxienez bakarkako hamar kaleratze objektibo aurreikusten dituztela azaldu dute, EREa saihestuko lukeen kaleratze kopurua.
«Etikarik gabeko jokaldia» dela azaldu du langile batzordeak eta haserrea erakutsi du neurrien artean planteatutako hogei lanpostuen suntsiketaren aurrean. Beharginen iritziz Celsa Taldearen erabaki estrategiko bati erantzuten diote kaleratzeek, Arabako bi lantegiak zigortzeko helburuarekin. «2012ko eszenatokira itzultzeko interesa» dutela salatu dute, horren aurrean negoziazioaren bidera bueltatzea exijitu dute langileek.
Horregatik, laminaciones Arregui taldeari apustu sendo bat egitea eskatu diote Araban dituen bi lantegietan jarduera bultzatuz: «porduktuak zabaltzen, dibertsifikazioan lagunduko duten inbertsioak aurrera eramaten…». funtzean lantegien ekoizpenahanditzeko konpromiso argia da langile batzordeak zuzendaritzari eskatu diona. Eusko jaurlaritzari ere luztau dizkiote eskaera hauek.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!