Lakuako proposamena ez da nahikoa: itxialdiak aurrera darrai
Mendizabalan itxialdian dauden Lanbide Heziketako irakasleek bilera izan zuten astelehenean Hezkuntza Sailarekin eta ez ziren kontent atera: «Eusko Jaurlaritzaren proposamena adabaki bat izan da». Beraz, 20 egun bete dituen itxialdiaren jarraituko dute.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lanbide Heziketako hainbat irakaslek itxialdi bat hasi zuten urtarrilaren 9an Mendizabala Institutuan. Eta, 20 egun bete direnean, itxialdiarekin jarraituko dute beste astebetez gutxienez. hala erabaki zuten astelehen arratsaldean burututako asanblada batean. Arrazoia: urtarrilaren 28an, astelehenean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin egindako bilera «nahiko ondo ez ateratzea».
Izan ere, «18 hilabeteko isiltasun luze” baten ostean,Lanbide Heziketako irakasleek urtarrilaren 11n bilera bat izan zuten Hezkuntza Saileko zuzendaritzarekin eta hiru herrialdeetan lan egiten duten irakasle teknikoek biileraren balorazio positiboa egiten zuten. “Argi dugu ere, bilera hau Mendizabala institutuan burutzen ari garen itxialdiagatik deitua izan dela”.
Bilera horretan, Lanbide Heziketan lan egiten duten irakasleek “babesgabetasuna” zer den azaldu zioten administrazioari. Honen harira, pertsonaleko zuzendaritzak 15 eguneko epean euren arazoari aterabide egoki bat emateko konpromisoa hartu zuen eta bilera berri batera deitu zituen irakasleak urtarrilaren 28an Lakuan.
Astelehenean zen da, urtarrilaren 28an. Eta irakasleak nahiko motibatuta joan arren, ez dira sentsazio berdinarekin atera. «Eusko Jaurlaritzaren proposamena adabaki bat izan da», salatu dute irakasleek. Hori dela eta, momentuz, itxialdiak aurrera darrai eta Mendizabala Institutuan lotan jarraituko dute.
«Profesional eta langabeak birziklatzen ditugun berberak gara»
Urtarrilaren 9an hasitako itxialdiaren adarrikapenen artean, bat da nagusi: Jorge Arévalo Turrillas Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordeari irakasle teknikoen egoera egonkortzeko pausuak eman ditzan eskatzen dute. Arrazoi nagusia, ordea, beste bat da: etorkizunean irakasle hauek ezingo dira gaur egun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan betetzen dituzten postuetako Lan Eskaintza Publikoetara aurkeztu.
Irakasle hauen iritziz, Lanbide Heziketak duen egoera “ona” da eta hori horrela izateko aktibo nagusienetako bat Lanbide Heziketako zentro publikoetan lan egiten duten profesionalak direla uste dute. Horretaz gain, arratsaldeetan «profesional eta langabeak birziklatzen ditugun berberak» direla gogoratu dute.
Salatu dutenez, sistema horren erdian daude irakasle teknikoak, perfil praktikoagoa dutenak eta beraien ekarpena egiten dutenak arlo horretan. “Irakasle horiek Lanbide Heziketako zentroetan formatu dira eta gela horietara bueltatzen dute ikasitakoa, askotan bestelako lanetan jasotako esperientzia gehituz”.
2007. urtean 276/2007 errege-dekretua argitaratu zen honako izenburu honekin: Reglamento general de ingreso, accesos y adquisición de nuevas especialidades en los cuerpos de funcionarios docentes y que básicamente y de manera arbitraria re-parametriza en su anexo VI el Cuerpo de Profesores Técnicos de Formación Profesional.
Beste modu batean esateko, errege-dekretu honek administrazioari lan eskaintza publikoak deitzen dituenean zein bide hartu behar duen esaten dio.
Hezkuntza Sailak 2018an deitutako Lan Eskaintza Publikoak 276/2007 errege-dekretua aplikatu zuen. “Esan beharra dago aplikazio hori Errege Dekretua indarrean sartu eta 11 urte beranduago eman dela”, gaitzetsi dute irakasleek. “Momentu honetatik aurrera ordezkapenak egiten ditugun irakasle teknikoak inongo babesik gabe geratu gara”. Hemendik aurrera, irakasle hauek ezingo dira gaur egun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan betetzen dituzten postuen eskaintza publikoetara aurkeztu.
“Kasurik onenean ordezkapenak egitera kondenatuta gaude… Edo hezkuntza sistematik kanpo utzi”
Irakasleak, bitartean, paradoxa baten aurrean daude: “Lan Eskaintza Publikora aurkezten diren irakasleen ordezkapenak egiteko, gure konpetentziak kontutan hartzen dira. Lan Eskaintza Publiko horretan parte hartzeko, ordea, ez”. Hori gutxi balitz, gogoratu dutenez, azken 11 urte hauetan ordezkapenak egiteko zerrendak hainbat alditan zabaldu dira, Lanbide Heziketa ikasi duten pertsonei bertan sartzeko aukera eskainiz.
Momentu honetan, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Lan Eskaintza Publiko sistema bidez finkatzen ditu irakasleak eta bertan parte hartzea saritzen hasiko da. Bitartean, aipatutako irakasleek ezingo dute bertan parte hartu.
“Honen aurrean irakasle teknikoak babesgabe gaude. Gure egoera gero eta okerragoa izango da, izan ere, urteetan lortutako puntuak ez dira nahikoa izango Lan Eskaintza Publikoa atera duten edo puntuak biltzen dituztenak atzetik pasatuko gaituzte. Gu, kasurik onenean, ordezkapenak egitera kondenatuko gaituzte edo hezkuntza sistematik kanpo geratuko gara“, ondorioztatu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!