Lakua auzoan bizi den sei kideko familia bat etxegabetuko du Alokabidek
Agerraldia eskaini dute gaur Etxebizitza Sindikatuko kideek Lakua auzoan jaso daitekeen etxegabetze baten kasua salatzeko. Alokabidek sei kidez osatutako familia bat etxetik kanpoaratu nahi du. Udaletxeari etxe alternatiba bat exijitu diote "kalitatezkoa eta iraunkorra".
Ainhoa eta Ángelen kasua salatzeko agerraldia egin du gaur Etxebizitza Sindikatuak Gasteizko Lakua auzoan. Lau seme-alabako familia bateko kideak dira Ainhoa eta Ángel, semeetako batek elbarritasun maila altua du eta ekonomikoki lagun diezaieketen senitartekorik ez eta dirulaguntzekin bizirauten dute. Hamar urte daramatzate lakuan Alokabideren pisu batean bizitzen eta metaturiko ez ordaintzeen ondorioz Alokabidek etxe kaleratze prozedura abiatu du. Urriaren 24a zuten etxea uzteko azken eguna eta kaleratzearen ejekuzioaren zain daude orain.
Etxebizitza Sindikatuak gogor salatu du familia honen egoera eta instituzione partetik jasotako alternatiba urriak kritikatu ditu. Alokabidek zorraren %70 golpe batez ordaintzea eta gainontzekoa zatikatzea proposatu zien, sei kideko familia honek bildu ezin dezakeen diru kopurua. Gainera, Zerbitzu Sozialen aldetik «inolako etxebizitza alternatibarik» ez dutela adierazi diete. Halabeharrez kalean geratuko dira Ainhoa, Ángel eta lau seme-alabak.
Etxebizitza Sindikatuko kideek familia honen zorraren zatitze totala eta kaleratzearen berehalako suspentsioa exijitu diote Alokabideri. Udaletxea ere interpelatu dute, kalitatezkoa eta iraunkorra izan den «etxe alternatiba bat» mahaigaineratu dezan.
Kasu isolatua izatetik urrun
Etxebizitza Sindikatuko kideek salatu dutenez, Alokabidek 184 etxegabetze burutu zituen 2018an. Gasteizen emergentzia egoeretarako inongo alternatibarik ez dagoela azaldu dute eta Sindikatura «muturreko desesperazio egoeran» dauden hamarnaka kasu jasotzen dituztela astero. «Basakeria hau gainditzeko modu bakarra proletargoaren antolakuntza independentea» dela seinalatu dute gaur lakuan bildutako kideek.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!