Labrazako herritarrek agerraldia egin dute Batzar Nagusietan, zentral eolikoaren aurka
Agerraldia egin du Labrazako Administrazio Batzarreko presidenteak Arabako Batzar Nagusietan, zentral eolikoak herriarentzat izango duen inpaktu bortitza salatzeko. Iberdrolak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) osatutako Aixeindar sozietateak 200 metroko altuerako 8 aerosorgailu eraiki nahi ditu herrian, Oiongo Erdi Aroko hiribildu famatutik oso gertu.
Agerraldian azpimarratu dute, besteak beste, Labrazako herriak, kontzeju irekian, ezetza eman diola proiektu industrial horri eta, «subiranotasuna eta autonomia urratzea» leporatu diote Aldundiari.
Gainera, esan dute azpiegitura hori Labrazan kokatzea ez datorrela bat Lurraldearen Antolamendurako Gidalerroekin.
Tokiko erakundea «industria eolikoaren aurka argi eta garbi» agertu den arren, proiektua aurrera doa, Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren oniritziarekin.
Ramiro González ahaldun nagusiari eskatu diote Labrazako herritarrek «errespeta eta defenda dezala ingurumena babesteko eta lurraldea antolatzeko legeria».
Agerraldiak iraun duen bitartean, Administrazio Batzarrari babesa emanez, Labrazako eta Arabako Errioxako bizilagunek eta Arabako Mendiak Aske plataformako kideek elkarretaratzea egin dute Batzar Nagusien eraikinaren kanpoaldean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!