Labrazako eta Azazetako parke eolikoak 2025 amaieran martxan jartzea espero du Jaurlaritzak
EAEn tramitazioan diren 15 parke eoliko eta hiru fotovoltaikoen zerrenda plazaratu du Jaurlaritzak. Horien artean garatuen daudenak, Azazetako eta Labrazako eolikoak, 2025 amaieran martxan egongo direla iragarri du Arantxa Tapia EAEko Ekonomia sailburuak. Labrazakoak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena jaso du eta Azazetakoak "laster" jasoko duela aurreratu du. Lurralde Plan Sektoriala "oso hastapenekoa" dela adierazi du, berau definitzeko prozesu administratiboak 15-18 hilabete iraungo dituela, eta tartean planak ere ingurumen ebaluazioa jaso beharko duela. through Argia.eus
Jaurlaritzak berretsi duenez, Arabako Oion udalerrian kokatuko den Labrazako Parke Eolikoak zortzi aerosorgailu izango ditu, eta 40MW energia sortzeko ahalmena. Azpiegitura Aixeindarrek sustatzen du. EAE eta Nafarroari eragiten dien proiektua denez, ministerioen tramitazioa behar izan du, eta aldeko txostena jaso berri du.
Azazetako Parke Eolikoak ere zortzi aerosorgailu aurreikusten ditu eta 40MW energia sortzeko gaitasuna izango du. Alegria-Dulantzi, Iruraiz Gauna, Donemiliaga, Arraia Maeztu eta Bernedo udalerrietan kokatuko da, Araban. Aixeindar da kasu honetan ere sustatzailea. Eusko Jaurlaritza Azazetako instalazioari dagokion ingurumen-inpaktuaren adierazpena amaitzen ari da une honetan.
2024 bukaera aldera eraikitze lanak hasi, 2025 urte bukaera aldera martxan
2024 bukaeran edo 2025aren hasieran bi eoliko proiektuen obrak martxan lirateke, Tapiak urtarrilaren 17ko prentsaurrekoan eman dituen daten arabera: «Horrek esan nahi du prozesu administratiboa luzea izaten dela, baina badoa. Urtebete irauten dute gutxi gora behera obrek eta beraz, 2025 bukaerarako martxan espero ditugu».
Neurri zuzentzaileak, eta hegaztiak detektatzean itzaltzen omen diren aerosorgailuak
Bi proiektuei antzeko neurri zuzentzaileak ezarri zaizkiela azaldu du Tapiak prentsaren aurrean: «Batez ere abifauna [hegaztiak] eta basoetako flora babestera zuzenduak daude». Energia eolikoaren kasuan hegaztiak hiltzea saihesteko dauden azken teknologien berri eman du: «Badira hegaztiak detektatzeko sistema automatikoak, eta aerogeneradoreak ordu batzuetan geratzeko aukera ematen dute. Migrazio epeetan edo gauez mugitzen diren hegaztientzat gauez tarte batean aerosorgailuak geldi egoteko aukera ematen dute. Hori dena existitzen da eta horiek proposatzen dira neurri zuzentzaile moduan». Paisaiari lotuta, hala azaldu du: «Kontuan izan behar da obrak egiteko bideak zabaltzen direla eta horiek berreskuratu behar dira».
Haize-erroten bizitza bukatzen denean bi bide daudela seinalatu du, eta proiektuetan jaso beharko dela: «Aerosorgailu berriak jartzea edo desinstalatzea».
Lurralde Plan Sektoriala definitzeko 15-18 hilabete beharko dira
Lurralde Planak «funtsean, lurzoru urbanizaezinean iturri berriztagarrietatik energia elektrikoa sortzeko instalazioak ezartzea zehazten du, erabilera eta banaketa arautu gabe», Jaurlaritzaren hitzetan. Tapiak azpimarratu du «dugun Lurralde Plan Sektoriala hastapenekoa» dela, «beraz, hor agertzen diren eremuak izan daitezke edo ez definitiboak, zeren eta LPS honek ingurumen ebaluazioa jasan behar du, eta ikusiko da eremu guztiak mantenduko diren edo horietako batzuk bakarrik». Zentzu horretan berretsi du aurkezten diren berriztagarrien proiektu bakoitzak jasoko duela ingurumen ebaluazioa, eta planak berak ere bai.
Jaurlaritzaren oharrean aitortzen du LPSak zehaztutako eremuetatik kanpo ere jarri ahalko direla berriztagarri sorgailu handiak: «Eremu horiek hautatzeak ez du esan nahi, a priori, eremu horietatik kanpo instalazio handiak ezar daitezkeenik. Kasu horretan, zuzeneko ezarpenik ez dutenez, gainera, hirigintzari eta lurralde-antolamenduari buruzko legerian aurreikusitako eskakizunak bete beharko dira».
Izapidetzen ari diren 15 parke eoliko handiak
Jaurlaritzak publiko egin du izapidetzen ari diren 15 parke eolikoen zerrenda. «Orain arte eginda dauden eskaera guztiak kontuan hartuta daude LPSan» baieztatu du Tapiak prentsaurrekoan. Aurreratuen dagoena Labrazakoa dela adierazi du.
– “LABRAZA” (Oion). Sustatzailea: Aixeindar. Tramitazioa: Ingurugiro-inpaktuaren Adierazpena. Potentzia: 40 MW.
– “AZAZETA” (Alegria-Dulantzi, Iruraiz Gauna, SanMillán /Donemiliaga, Arraia-Maeztu, Bernedo). Sustatzailea: Aixeindar. Tramitazioa: Ingurumen-ebaluazioaren azterketa teknikoa. Kontsulten 2. fasea. Potentzia: 40 MW.
– Itsas Parke Eolikoa “GEROA” (offshoreArmintza). Sustatzailea: Itsas Wind S.L. Tramitazioa: Espainiako Ministerioak tramitatuko du. Potentzia: 45 MW.
– “CANTOBLANCO” (Añana). Sustatzailea: Euskal Haizie. Tramitazioa: Dokumentazio teknikoa aurkeztuta. Potentzia: 49 MW.
– “ARTZENTALES-SOPUERTA” (Sopuerta, Artzentales, Galdames, Muskiz). Sustatzailea: Euskal Haizie. Tramitazioa: Konkurrentzia erresoluzioa eginda. Proiektuaren eta Ingurumen-Inpaktuaren txostenaren zain. Potentzia: 50 MW.
– “LAS LLANAS” (Gordexola, Zalla, Gueñes). Sustatzailea: Euskal Haizie, S.L. Tramitazioa: Konkurrentzia erresoluzioa datozen egunotan publikatuko da. Potentzia: 36,6 MW.
– “LARRAGORRI” (Orozko, Laudio). Sustatzailea: Grupo Capital Energy. Tramitazioa: Konkurrentzia erresoluzioa eginda. Potentzia: 22,5 MW.
– PIASPE (Azpeitia-Errezil-Zestoa). Sustatzailea: Desarrollo Renovables Iberia PI SLU. Tramitazioa: Konkurrentzia erresoluzioaren zain. Potentzia: 33 MW.
– “TREKUTZ” (Urretxu, Antzuola). Sustatzailea: Grupo Cildal Energy. Tramitazioa: Dokumentazioa aurkeztekotan, aurretiko izapidetze administratiboa abiatzeko. Potentzia: 12 MW.
– “BURUZAI” (Azkoitia, Zumarraga, Urretxu). Sustatzailea: GREEN CAPITAL DEVELOPMENT 65, S.L. Tramitazioa: Dokumentazioa aurkeztekotan, aurretiko izapidetze administratiboa abiatzeko. Potentzia: 18 MW.
– “EZKELZU” (Zizurkil, Usurbil, Donostia). Sustatzailea: GREEN CAPITAL DEVELOPMENT XLIV, S.L. Tramitazioa: Dokumentazioa aurkeztekotan, aurretiko izapidetze administratiboa abiatzeko. Potentzia: 18 MW.
– “KARAKATE” (Soraluze, Elgoibar). Sustatzailea: GREEN CAPITAL DEVELOPMENT 135, S.L. Tramitazioa: Dokumentazioa aurkeztekotan, aurretiko izapidetze administratiboa abiatzeko. Potentzia: 9,6 MW.
– “KASTILLO” (Legutio). Sustatzailea: Grupo Capital Energy. Tramitazioa: Dokumentazio teknikoa aurkezteko luzapena 2023ko otsailaren 18ra arte. Potentzia: 22,5 MW.
– “MIRITXA” (Arratzu-Ubarrundia, Elburgo, Barrundia, Leintz-Gatzaga). Sustatzailea: Grupo Capital Energy. Tramitazioa: Dokumentazio teknikoa aurkezteko luzapena 2023ko otsailaren 26ra arte. Potentzia: 27 MW.
– LA MINORIA. Sustatzailea: ALEIXENDAR. Tramitazioa: Konkurrentzia fasean. Potentzia: 40 MW.
Tramitatzen ari diren hiru parke fotovoltaiko handiak:
– “VITORIA-SOLAR 1” (Gasteiz, Arrazua-Ubarrundia). Sustatzailea: Indarberri. Tramitazioa: Informazio publikoa amaituta. Proiektuaren errebisio kontsulta fasean. Potentzia: 50 MW
– “VITORIA-SOLAR 2” (Gasteiz, Elburgo, Barrundia). Sustatzailea: Indarberri. Tramitazioa: Informazio publikoa amaituta. Proiektuaren errebisio kontsulta fasean. Potentzia: 50 MW.
– LAMINORIA. Sustatzailea: ALEXEINDAR. Tramitazioa: Informazio publikoa amaituta. Proiektuaren errebisio kontsulta fasean. Potentzia: 40 MW.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!