LABek Tubos Reunidos taldeko presidente berriaren izkutukeria salatu du
Duela urtebete eskuratu zuen Guillermo Ulaciak Tubos Reunidos taldeko presidentetza eta langileek hedabideen bitartez izan zuten honen berri. Ordutik, lan baldintzek nabarmen egin dute txarrera.
Duela urtebete eskuratu zuen Guillermo Ulaciak Tubos Reunidos taldeko presidentetza. Langileek hedabideen bitartez izan zuten honen berri eta, arrazoi horrengatik, behin baino gehiagotan eskatu du LABek lan-plana langileei aurkezteko. Gaur gaurkoz, oraindik ez du egin.
Aurtengo ikasturtean, aldiz, langileen lan baldintzek nabarmen egin dute txarrera. Azpikontratetako langileak kaleratuak izan dira, lanpostuak amortizatu dituztelako eta malgutasuna handitu delako. Gainera, ez ohiko lanaldiak ezarri ditu enpresak eta mugikortasun funtzionala indarrean jarri dute. Hau guztia, enpresa-batzordeak honen berri izan gabe.
Honen guztiaren aurrean, LABek bere buruari hainbat galdera egin dizkio: «Zein da Ulacia jaunaren eta Tuboseko zuzendaritzaren helburua, altzairutegi handia sortzea? Hala bada, zein da taldeko nahiz azpikontratetako egungo langileen enplegu bermea? Zein lan baldintzetan?»
«Badakigu norantz doan Tubos Reunidos eta Hego Euskal Herriko siderometalurgia-sektorea», adierazi du sindikatuak. Behin Abasolok, Ulaciak eta Confebaskek espero duten siderurgia-sektorearen batasuna lortuko balitz, langileriari eragingo litzaizkiokeen ondorioak «ez lirateke onuragarriak izango» uste du LABek.
Gertaera hauei buruz galdetu die sindikatuak instituzio ezberdinei eta, batez ere, Eusko Jaurlaritzari: «Zer diote? Zein izango da euren jarrera?».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!