LABek Frenos Araba enpresan zuen delegatua kaleratu dute
Sindikatuaren iritziz, langilearen osasun eskubidea eta askatasun sindikala urratuak izan dira.
Gasteizen kokatuta dagoen Frenos Arabako nagusiak LAB sindikatuko delegatua kaleratu du. Jundizeko poligonoan dagoene honetan, hauteskunde sindikaletan pertsona hau LABekin aurkeztu zen eta, aurrekoetan bezala, langile gehienen babesa izan zuen.
«Nagusiarekin harremanak betidanik zailak izan dira, bere jarrera oldarkor eta prepotentea dela eta. Hauteskundeetan bertan, beste langile guztiak presionatu zituen hauteskunde mahaikide ez izateko, nahiz eta legeak hori arautu. Sindikatuoi ere ez zigun sartzen utzi, eta propaganda eta informazio sindikala banatzeko debekuak izan genituen», salatu du sindikatuak.
Aukeratua izanda ere, LAB sindikatuko delegatua bajan zegoen min larri baten ondorioz eta urte eta erdiko epea pasatu ondoren, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak alta eman zion. Lantegira bueltatu ondoren eta enpresako medikuak azterketa arina egin ondoren, ez zuen lanerako inolako eragozpenik jaso, nahiz eta mina agerikoa izan. Hori gutxi ez, eta nagusia bere ondo-ondoan denbora osoan zehar egon zen eta lan egiteko aginduak eman zizkion, LABek azaldu duenez.
Delegatuak mina argudiatu eta gero, nagusiak zuzenean kaleratu zuen. Orduan amaitu zen delegatuaren ibilbidea enpresan.
LABen iritziz, langilearen osasun eskubidea eta askatasun sindikala urratuak izan dira eta salaketa publikoa izango duen dinamika bat abiatuko duela adierazi dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!