LABek diskriminazioa eragin dezaketen adierazgarriei buruzko informazioa eskatu die enpresei
Emakume eta gizonen soldata berdintasunaren aldeko eguna da gaur, eta, astelehenean LAB sindikatuak egin zuen agerraldian iragarri bezala, Euskal Herriko hainbat enpresetan eta instituzioetan eskaera bat erregistratu dituzte otsailaren 22an, tartean, Gasteizko Udalean.
Eskaeran, soldata arrakalaren erradiografia zehatz bat egiteko helburuarekin, informazio ezberdina eskatu diete enpresei: lanak nola antolatzen dituzten sexuen arabera, gizonen soldataren batez bestekoa eta emakumeena, zein kontziliazio neurri eta nortzuk eskatzen dituzten, zuzendaritza karguetan zenbat emakume eta zenbat gizon dauden eta kontrataziorako eta promoziorako sistemak… Datuak behin bilduta etaegoeraren azterketa egin ondoren, diskriminazio egoerak zuzentzeko proposamenak egingo dizkiete enpresei eta instituzioei.
Enpresetara joateaz gain, Gasteizko Udalean ere informazio hau eskatu dute.
«Gizon eta emakumeen arteko soldata desberdintasuna lan munduan ematen den diskriminazio nabarmenena da», salatu du sindikatuak. Izan ere, Hego Euskal Herrian, emakumeek gizonek baino 7.680 € gutxiago kobratzen dituzte urtean. Beraz, emakumeen soldata %33,6 handitu beharko litzateke, gizonenarekin parekatzeko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!