La Encina egoitzako arduradunek kaleratutako langileen aurkako eskuorriak banatu dituzte Artziniegako komertzioetatik
Bi langile kaleratu dituzte La Encina egoitzatik lan eskubideak defendatzeko hauteskunde sindikalak egin ostean. Atzo bertan -maiatzak 20- kaleratzeak salatzeko elkarretaratzea egin zuten Artziniegan. through Aiaraldea.eus
Zuzendaritzarekin lan egutegia adosteko ezintasunen aurrean eta lan eskubideak defendatzeko helburuarekin, hauteskunde sindikalak egin zituzten iragan abenduan Artziniegako La Encina nagusien egoitzako langileek. Geroztik, enpresak langileen aurkako jazarpen kanpaina bat abiatu du eta bi zaintzaile kaleratu ditu, salatu dutenez.
Bide horretan, egoitzako arduradunek kaleratutako langileen aurkako eskuorriak banatu dituzte herriko taberna eta saltokietatik. Langileak «fede txarrarekin» jokatzeagatik eta «jarrera desegokiak» eta «deitoragarriak» izateagatik kaleratu dituztela azaltzen du eskuorriak, ez lan baldintzen alde borrokatzeagatik.
Langileek ukatu egin dituzte akusazio horiek, eta «erabat faltsuak» direla adierazi dute: “Lan eskubideen alde borrokan ari ginenak jazarriz, zigor eredugarri bat ezarri nahi izan dute arduradunek».
Elkarretaratzea
Azken asteetan bezala, atzo ere elkarretaratzea deitu zuten La Encina egoitzaren aurrean kaleratzeak salatzeko. Arratsaldeko bostetan elkartuko ziren egoitzaren aurrean. Aiaraldeko Greba Batzordeak eta mugimendu feministak bertaratzeko deia luzatu zuten.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!