Kutxi kaleko taskeroek tabernak ixtea erabaki dute
Kutxi kaleko tabernariek eta zenbait hostalari kaleko establezimenduak ixtea erabaki dute, Coronavirus gaitzaren hedapena ekiditeko neurri gisa.
Gaurdanik, martxoak 13, Kutxi kaleko tabernariek establezimenduak modu prebentiboan ixtea erabaki dute. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera jarriko dute martxan Coronavirus gaitzaren hedapena ekiditeko hartutako neurria.
«Bezero eta langileen osasuna» bermatzeko hartu dutela erabakia azaldu dute. Autoritateen arduragabekeria ere kritikatu dute: «Edonork daki gure jarduera, COVID-19aren propagaziorako ageriko foko bat izan daitekeela; eta ez dugu ulertzen, nola momentuz ez den inolako neurri ofizialik hartu«.
Kutxiko tabernariek ixteko erabakia hartu badute ere, ulergarria deritzote, «arrazoi ekonomikoak tarteko» beste establezimendu batzuek irekita eustea. Zentzu horretan, «sektoreari dagozkion osasun-neurri eta neurri ekonomikoen zain» jarraitzen dutela adierazi dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!