Kutxi 92 etxe okupatuko bi gazte absolbitu dituzte
2017ko martxoan okupatu zuten blokea hainbat gaztek eta Udalak neurriak hartuko zituela iragarri zuen. Momentuz, Txikita eta Kutxi bloke okupatuetatik epaitu dituzten gazteak absolbitu dituzte.
Aurreko ikasturtean zehar okupatu zuten Kutxi kaleko 92.blokea hainbat gaztek. Eraikin hau, okupatutako beste eraikin asko bezala, Esanche 21ek «gazteentzako bideratutako» Alde Zaharreko etxebizitzen eraikinetako bat da.
Azaroa hasieran ere Txikita bloke okupatutako gazte bat absolbitu zuen Gasteizko epaitegiak. Izan ere, epailearen arabera, ez zen argi geratu gaztea blokean bizi dela eta bloke honetan sartzeko sarraila apurtu zuela ere ezin izan dute frogatu. Gasteizko Udalak helegitea aurkeztuko zuela adierazi zuen.
Gasteizko Alde Zaharreko Kuxi kaleko 14.blokea aurreko martxoan okupatu zuten, Txikita 14 eta Pinto 20ko blokeekin batera. Bloke barruan sartu zirenetik, bloke honen bizilagun berriek ekimen ezberdinetan hartu dute parte.
Baina etxebizitza hutsen okupazioaren aurrean, Udalak neurriak hartuko zituela iragarri zuen. Eta hala egiten hasi dira. Epailearen aurretik pasa zen azaroaren 6an Txikita 14 blokean Udaltzaingoak identifikatu zuen gazte bat eta orain Kutxi 92 blokeko bi gazte. Momentuz, GES 2, Gasteizko Udala 0.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!