Kutxa Biraren azken txanpa Arabatik igaroko da
Aste honetan, Kutxa Bira egitasmoaren azken txanpak hainbat geltoki izango ditu Araban. Kanpezu, Villabuena, Bastida, Trebiñu, Gasteiz eta Oion bisitatuko ditu, Nafarroara abiatu aurretik. through Alea.eus
Euskal diaspora eta Euskal Herria batzeko asmoarekin Iparra Hegoa elkarteak abiatutako Bizi gira… kutxa bira! ekimena bere azken txanpan dago. Amets Arzallusek idatzitako mezua gordetzen duen egurrezko kutxa herriz herri mugitu dute azken 58 egunetan, eta hala izango da maiatzaren 30era arte.
Martxoaren 20an abiatu zen Viedmatik, Argentinatik, eta Euskal Herriko hamaika txoko zeharkatu ditu orain arte. Tartean, hainbat geltoki izan ditu Araban: apirilaren 27an Aramaio, apirilaren 29an Laudio, maiatzaren 5ean Izarra, eta maiatzaren 6an Arabako Lautada.
Azken txanpa honetan, gainera, Kutxa Bira Bartzelonan izan da, eta gure lurraldera itzuliko da laster. Astearte honetan, hilaren 18an, Kanpezutik igaroko da. Ondoren, hilaren 19an Arabako Errioxara abiatuko da, Villabuena eta Bastidara; 20an, Trebiñutik igaro eta Gasteizera iritsiko da, eta bertan ekitaldi bat antolatu dute. Hurrengo egunean, hilaren 21ean, Oiondik pasako da, handik Nafarroara sartzeko.
Gasteizko ekitaldia
Arabako beste hainbat herriren artean, Kutxa Bira maiatzaren 20an igaroko da Arabako hiriburutik. 18:30etik aurrera, Hala Bedik irratsaio berezi batekin berotuko du Matxete plaza; 19:00etan kutxa iritsiko da, eta, besteak beste, musika, dantzariak, albokariak eta zanpantzarrak izango dira ekitaldian.
«Hitza da gure lurra»
Amets Arzallus bertsolariak idatzitako Hitza da gure lurra izeneko mezua gordetzen duen kutxa bidaiaria da ekimenaren oinarria, eta euskal diaspora eta Euskal Herria batzea helburua. Egitasmoan parte hartzen duen herri bakoitzak, gainera, aldarrikapen bat sartuko du kutxa barrura, eta hurrengo herriari gonbidapen agurra idatziko dio. Herriz herriko aldarrikapenez gainera, Euskal Herri osoari zuzenduko zaion manifestua herri guztietan irakurriko da.
Aurtengoa Kutxa Biraren lehen edizioa da, eta, ahal dela, azkena izatea espero dute. Besteak beste, pandemiaren ondorioz egin izan ez diren beste ekimen batzuk behin behinean ordezkatzea izan da ekimenaren xedea. «Korrika, Herri Urrats, Durangoko Azoka, Nafarroaren Eguna eta halako festak ez egiteak kalte emozionalak eta nortasun kalteak eragin dizkigu, eta horren ondorioa da Kutxa Bira», azaldu du Pello Aranzabalek, Iparra Hegoako kideak.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!