Kulturartekotasunari ateak zabalduko dizkio Bizilagunak ekimenak azaroaren 17an
Azaroaren 17an burutuko da, zurrumurru arrazizta eta xenofoboen aurkako, Bizilagunak ekimenaren edizio berria. Jatorri ezberdinetako 1.000 lagunetik gora elkartuko dira elkarrekin bazkaltzeko.
Datorren azaroaren 17an, igandea, ospatuko da Bizilagunak egitasmoaren 2019ko edizioa. Bertako eta atzerritik etorritako familia bana elkartzen ditu CEAR Euskadik antolatutako ekimenak, elkarrekin bazkaldu eta elkar ezagutzeko. Zurrumurru arrazista eta xenofoboen aurka borrokatzea du helburu Bizilagunak ekimenak.
Orotara, 44 herrialdetako 1.000 lagunetik gora elkartuko dira datorren azaroaren 17an mahai baten bueltan bazkaltzeko. Aiaraldeako, Añanako, Lautadako, Gasteizko eta Mendialdeko familiek parte hartuko dute ekimenean.
Esker-emate festa azaroaren 30ean
Ekimenari amaiera emateko esker-emate festa antolatu du CEAR-ek, azaroaren 30ean, Gasteizko EHUko kanpuseko Leteren Fakultatean. Bizitako esperientzia guztiak elkarbanatuko dituzte bertan eta «aniztasunean eta errespetusko erlazio solidarioetan oinarritutako gizarte eredua» aldarrikatuko dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!