Kultur jarduera ugari egingo dituzte Trebiñun, Korrika igaroko dela eta
Apirilaren 6an, asteazkena, goizaldeko 2:50etan, Trebiñuko Enklabera iritsiko da Korrika. Obekuritik sartu eta Argantzunetik irtengo da Baxauri, Albaina, Fuidio, Argote, Pedruzo, Armentiako Bentak, Franko, Trebiñu eta Añastro zeharkatu ondoren. Goizeko 6:40ak arte 36 lekualdaketa egingo dira. Lehenengo kilometroa Enklabe barruan «Trebiñu Araba Da» plataformako kideek egingo dute, Obekurira sartuz.
Korrika Trebiñuko Enklabera iritsi dela eta, hainbat kultur jarduera antolatu dira Baxauri, Albaina eta Trebiñun. Ekitaldi egutegi hau asteazken arratsaldean amaituko da Argantzunen. Korrika Txikia ere egingo dute arratsaldeko 5,30etatik aurrera, ondoren txokolatada herrikoi bat eta «Diskorrika» izeneko musika emanaldia Plentziako Arma Cool Tour taldearekin, animazio tailerretan espezializatua. Euskal Dj eta animatzaile baten eskutik, musika eta dantza giro alaian murgilduko dira bertaratzen diren guztiak, aurreko edizioetako Korrikaren arrakastekin eta euskal kantuekin dantzan, saio ero eta dibertigarri batean. Festa horrekin amaituko da Trebiñuko Korrika Kulturala.
Korrikak, bere aldetik, bere ibilbidea jarraituko du Euskal Herri osoan zehar, igande honetan, apirilak 10, Donostian amaitu arte. Horretaz gain, Arrosa Sareko talde bat Korrikako espedizioan egongo da Arabako ibilbide osoan zehar. Hori dela eta, zuzeneko konexioak egingo ditugu magazinetan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!