Kubako iraultzaren aldeko mobilizazioa deitu du Askapenak
Gaur, uztailak 26, Kubako iraultzaren alde eta blokeoaren aurka egiteko mobilizazioa deitu du Askapenak. Kontzentrazioa 18:30etan izango da Andra Mari Zuriaren plazan, "Blokeoari ez, iraultzari bai!" lelopean.
Gaur, uztailak 26, mobilizatzeko deialdia egin du Askapenak «Blokeoari ez, iraultzari bai!» lelopean. Andra Mari Zuriaren plazan izango da kontzentrazioa, arratsaldeko 18.30etan.
Uztailaren 26a Kubako iraultzaren historian erreferentziazko data izanik, honi babesa adieraztea da mobilizazioaren helburuetako bat. Izan ere, ezin konta ahala aurrerapaso eman ditu Kubako herriak ordutik eta, era berean, ezin konta ahalakoak dira Kubak gainontzeko herri eta borrokei emandako elkartasun eta laguntzaren adibideak. Egun, mundu mailako internazionalismoaren erreferente nagusia da Kuba.
Hala ere, eraso inperialistak etengabeak izan dira urte guzti hauetan. Injerentzia zein sabotaiez gain, Kubaren aurka erabili dituzte herria ito eta gobernuaren aurka lerratzea helburu duen blokeoa eta azken egunotan nabarmendu den hedabide eta sare sozialen bidezko manipulazioa.
Gauzak horrela, kolektibo internazionalistak mobilizazioa deitu du Euskal Herritik inperialismoarekiko konplizitate oro salatu eta Kubari elkartasuna adierazteko, blokeoa irmoki salatuz eta iraultzaren alde eginez.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!