Gasteizko Herri Mugimendua ere, lekukoaren zain
21.Korrika azken txanpan murgilduta dago eta igandean iritsiko da bere amaierara Gasteizen. Ezkutuan dagoen mezua irakurri aurretik, lau orduz egongo da euskararen aldeko lasterketa Arabako hiriburuan eta, besteak beste, Herri Mugimenduko espresio ezberdinek ere lekukoa eramango dute. Kilometro esanguratsu batzuekin zerrenda osatu dugu.
Aukera ezberdinak egongo dira igandean Korrikan parte hartzeko. Guztira, 100 bat eragilek eta kolektibok hartuko dute lekukoa Gasteizen eta haietako batzuekin zerrenda osatu dugu, kilometroaren zenbakia, ordua, erreferentzia eta lekukoa nork eramango duen azalduz.
Kilometro trabestia, feminista, guraso-elkarteena, sindikatuena, langile-batzordeena, Hala Bedi eta Gaztetxearena, elkarte euskaltzaleena eta beste asko bildu ditugu.
Kilometroa |
Ordua |
Erreferentzia |
Nork eramango du? |
2475 | 08:32 | Lagun enpresa, atea (Barratxi 17) | Laminaciones Arreguko langileak |
2477 | 08:37 | Artapadura-Zubibarri | Ernai |
2478 | 08:40 | Artapadura-La Peña | AMVISA-ko langileak |
2479 | 08:43 | Artapadura 46 | Michelingo langileak |
2481 | 08:47 | Agirrelanada-Zadorra hiribidea | Jare Dantza + Manuel Iradier Txangolari elkartea |
2487A | 09:02 | Abetxuku errepidea: zubiaren hasiera | Gora Euskal Eskola Publikoa |
2490 | 09:13 | Baiona-Girona | Sahara Elkartea-SETEM |
2497B | 09:34 | Los Huetos errotondaren ondoren | Mercedeseko langileak |
2508 | 10:04 | Gasteizko Udaleko langileak | Gasteizko Udaleko langileak |
2514 | 10:18 | Zumaquera-Campo de los Palacios | Gora Olarizu Euskalduna |
2515 | 10:21 | Zumaquera 80 | Gasteizko Herriak-Okupazio Mugimendua |
2516A | 10:23 | Jacinto Benavente | Algara eta Indarra dantza taldeak |
2517A | 10:28 | Florida-Vicente Aleixandre | Euskaraz Bizi-Hamarretako taldea |
2518 | 10:32 | La Iliada-Salburua bulebarra | Aernnovako eta Naipes Fournierreko langileak |
2519 | 10:35 | Salburua bulebarra 21 | Ongi Etorri Errefuxiatuak |
2520A | 10:37 | Salburua bulebarra-Elorriagako ataria | Errekabarri eta Salburua Ikastetxeetako Guraso Elkarteak |
2520B | 10:39 | Bruselas-Erroma | Oihan eta Gorbea Guraso Elkarteak |
2521 | 10:41 | Erroma-Estrasburgo | Sarburu Euskara Elk. eta Burdinbide Elk. |
2522 | 10:44 | Juan Carlos I-Amsterdam | Kilometro Trabestia-Lumagorri |
2523 | 10:46 | Juan Carlos I-Estocolmo | Alea, GEU eta Oihaneder |
2525 | 10:51 | Burgos 23 (osasun zentroa | Kilometro Feminista |
2526 | 10:54 | Obispo Ballester 8 | Artezaleon eta artisten kilometroa + Orbain Kult. |
2529 | 11:01 | Gasteizko taldea-Azazeta mendatea | Eusko Legebiltzarreko eta Jaurlaritzako langileak |
2530 | 11:04 | Venezuela 2 | Francisco de Vitoria Instituko irakasleak |
2534B | 11:18 | San Viator kalearen hasiera | San Viatorreko irakasleak |
2538 | 11:28 | Adriano VI-Gustavo de Maeztu | Txagorritxu eta Santiagoko langileak |
2542 | 11:39 | Manuel Iradier | Farmazia eta Erizaintza langile eta ikasleak |
2543 | 11:42 | Manuel Iradier-Foruen kalea | Gaztetxea-Hala Bedi |
2544A | 11:44 | Pio XII-Florida | Gasteiz Kantuz |
2545B | 11:52 | Judimendi hiribidea-Mariano San Miguel musikaria | Judimendikoak |
2546 | 11:54 | Santiago-Jose Mardones | Aniztasuna bai, arrazakeria ez |
2551 | 12:05 | Simon de Anda-Julian de Apraiz | Etxerat |
2552 | 12:07 | Basoa kalea 9 | Gure Esku Dago |
2556B | 12:16 | Frantzia kalea 26 | Sindikatuak |
2560 | 12:24 | Postas 12 | AEK |
Behin Andra Maria Zuriaren plazara iritsita, jaia lehertuko da. Ekitaldiari dagokionez, Edurne Azkaratek eta Aitziber Perez de Karkamok aurkeztuko dute Andra Maria Zuriaren plazan eta, suposatzen zen bezala, mezuaren igorlea nor izango den jakiteko azken ordura arte itxaron beharko da.
Antolatzaileek ez dute zalantzarik: eguraldia lagun izango da igandean Arabako hiriburuan. Horretaz gain, emakumeen presentzia bermatzen ahalegindu direla jakinarazi dute, Gasteizko herri eragile ezberdinekin osatu duten programarekin.
Gune guztien artean, bat azpimarratu dute: Burullerias plaza, Alde Zaharrean. Bertan, soilik Arabako produktuak -Klika garagardoa barne- eta herrialdeko artistak egongo dira.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!