Korrika Txikia ospatuko dute ostegunean Gasteizen
Korrika Txikia 15:00etan hasiko da Zabalganan eta 32 ikastetxek hartuko dute parte lasterketan, haietako batzuk lehenengo aldiz. Baliteke formatu honetan ezagutzen den azken Korrika Txikia izatea.
Apirilaren 11n, ostegunean, Korrika Txikia ere Gasteiza iritsiko da, igandeko jaialdi handirako motorrak berotze aldera.
Azken kilometroa irakurriko duten bi ikasleek hartu dute hitza aurkezpenean, haiek irakurriko baitute azken mezua behin ibilbidea amaituta. Sebastian eta Miriam dira, San Martin ikastetxeko 3. mailako ikasleak.
«Jendea kontzientziatzea nahi dugu» azaldu dute bi gazteek. «Nire familia osoaren laguntza izan dut», esan du Miriamek. «Fase ezberdinak izan ditugu lekukoa eramateko eta pozik nago guztiak gainditu ditudalako», aipatu du Sebastianek. Izan ere, San Martin ikastetxeak hartuko du ostegunean azken lekukoa, baina 32 ikastetxe ezberdinek hartuko dute parte Korrika Txikian. Haietako batzuk berriak dira.
Ikastetxe ezberdinetako txikienek eskuz-esku pasako diote elkarri lekukoa 15:00etan Zabalgana hiribidearen sarreran (Antoniaren errotondan) hasiko eta 16:30ak inguru Plaza Berrian amaituko den lasterketan. Horren aurretik, nahiz eta hiriburuko auzo guztietatik ez pasa, Txagorritxu, Lakua, El Pilar, Aranbizkarra… zeharkatuko ditu Korrika Txikiak.
Behin lasterketa amaitu, jaialditxo bat egingo dute Plaza Berrian, DJ ezberdinekin lagunduta. AEK-k, bide batez, eskerrak eman dizkie ikastola ezberdinei, gurasoei eta irakasle guztiei: «Izugarrizko lana egiten dute».
Eta, aurreratu dutenez, baliteke formatu honetan ezaguna den Korrika Txikiaren azken edizioa izatea: «Auzoka antolatzeko ideia aztertzen gabiltza».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!