ARGAZKIAK | Korrika sinboliko batekin ospatu dute Euskararen Nazioarteko Eguna Judimendin
Judimendi auzoko hainbat eragile elkartu egin dira abenduaren 3aren testuinguruan egitarau txiki bat antolatzeko.
Modu berezian ospatu dute Euskararen Nazioarteko Eguna Gasteizko Judimendi auzoan. Pandemia egoerak urtebetz atzeratu du 2021eko udaberrian ospatu behar zen Korrikaren 22. edizioa. Horregatik, nazio mailako ekimenari keinu txiki bat egin nahian, Judimendiko Gazte Asanblada, Sumendi, auzoko aisialdi taldeak, Kale Hezitzaileak, Auzo Elkartea eta auzoko AEK elkarlanean aritu dira Korrika sinboliko bat antolatzeko.
Arratsaldeko 18:00etan Sefarad Plazatik abiatu da Korrika; aurretik, arratsaldeko 17:00etan, peto-tailer bat egin dute Gizarte Etxean.
Egitarauarekin jarraitzeko, gaur magia ikuskizun bat antolatu dute Aranako Gizarte Etxean, arratsaldeko 18:00etan.
Argazkiak
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!