‘Korre 127’ etxe okupatuak ateak irekiko dizkio auzoari
Abuztuan okupatu zuen Gazte Emantzipaziorako Sareak Gasteizko Alde Zaharreko bloke hau. Sorpresak eta bestelakoak egongo dira abenduaren 14ko inaugurazioan.
Orain dela lau hilabete Gazte Emantzipaziorako Sarea (GES) kolektiboak ‘Korre’ kaleko 127.blokea okupatu zuen. Abuztutik gaur egun arte, etxe honetako kideak lanean ibili dira etxea txukuntzen eta baldintza onetan jartzen.
Orain, egindako lanak fruituak eman ditu eta, horren ondorioz, hurrengo gonbidapena zabaldu diete Alde Zaharreko auzokideei, Okupazio Mugimenduari eta berarekin bat egiten duten norbanako eta eragileei: «Ostegun honetan, abenduaren 14an arratsaldeko 18:30etan Korreria kaleko 127 zenbakira hurbiltzera animatzen zaituztegu», adierazi diote Hala Bediri.
Blokean bertan ekitaldi sorpresa bat egingo dute etxea aurkezteko. Gainera, merienda eta hainbat kolektiboen edo norbanakoen esposaketekin gozatzeko aukera egongo dela aurreratu dute.
Gonbidapenerako deialdia:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!