Kooperatiba batek lizentzia eskatu du Tresponden 40.000 oilorentzako makro-abeltegia jartzeko
Ustiategia "ez-apartekotzat" jotzen diren parametroen barruan dago, hartuko duen animalia kopuru handia gorabehera. Onartua izateko, beraz, Iruña Okako Udalaren baimena behar du soilik, ez Arabako Foru Aldundiaren ez Eusko Jaurlaritzaren onespenik behar.
Kooperatiba batek lizentzia eskatu dio Iruña Okako Udalari 40.000 oilorentzako makro-abeltegia jartzeko Trespondetik gertu, Diario Noticias de Álavak jakitera eman duenez. Izango duen animalia kopuru handia gorabehera, abeltegia «ez-apartekotzat» hartzen diren parametroen baitan dago. Onartua izateko, beraz, Iruña Okako Udalaren baimena behar du soilik, ez du Arabako Foru Aldundiaren ez Eusko Jaurlaritzaren onespenik behar.
Iruña Okako Udalaren eskumena da, beraz, lizentzia ematea, administrazio horren araudiaren eta irizpideen arabera. Noticias de Álavaren arabera, enpresa horrek berak Gasteizko udal-eremuaren barruko lurzatietan ere badu interesa. Gasteizen, baina, horrelako ustiategietarako ezarri den hirigintza-antolamendua zorrotzagoa da eta ez du aukerarik ematen neurri horretako etxaldeak irekitzeko.
Iruña Okako hiri-antolamenduko plana ikusita, abeltegiak aurrrera egin dezakeela aurreikusi daiteke. Izan ere, bi eremu bereizten dira urbanizatzekoa ez den lurzoruetan, jarduera ekonomikoaren arabera: basogintza eta nekazaritza. Izan ere, lurzoruaren erabilerarekin lotutako ustiategiei lotutako eraikuntzez gain, nekazaritza-industriak eta nekazaritzako artisau-industriak baimentzen dira, tartean hegazti-ustiategiak.
Parametro «ez-apartekoak»
Parametro «ez-apartekoen» barruan dagoen arren, 40.000 buruko azpiegitura hori Araban dauden antzeko abeltegiak baino handiagoa izango da, alde handiz: 3.000 oilo inguru daude Zalduondoko usteategi batean eta 22.000 Otobarrenen.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!