Kontzertu, txapelketa eta ikuskizunak izango dira Mendozako jaietan, urriaren 12tik aurrera
Aurten urriaren 12, 14, 15 eta 16an ospatuko dira Mendozako jaiak. Lau eguneko egitarau oparoa izango dute, ume, heldu zein gazteentzako eskaintzarekin: kontzertuak, txapelketak, aisialdia naturan zein askotariko ikuskizunak.
Urriaren 12an, asteazkena, goizeko 10:00etan egingo dute jaietako lehen ekimena: mendi martxa, herriko plazan hasita. Ondoren, 12:20etan, Estis Iturrichak Mendoza, historia y leyenda liburua aurkeztuko du. Horren ostean, eguerdian, jaiei hasiera ofiziala emango diote txupina bota eta Julandronen jaitsierarekin. jarraian, 14:30etan herri bazkaria eta, bazkalostean, mus eta tute txapelketak.
Urriaren 14an, pintxo-potean hasiko dute asteburuko programazioa. Umorezko showa eskainiko dute Mendozako emakumeen eta zumba herrikoia ere izango da jarraian. Eskaintza musikala 23:30etan hasiko da: bingo musikatua lehenik, eta Aldakan afrolatin grooves eta Melophilia rap taldeek kontzertuak ondoren. DJ Naizek itxiko du gaua.
Larunbatean, asteburuaren bigarren txanpan, goizetik hasiko da jaia. 12:00etan txarangak zeharkatuko du herria, herri kirol eta tortilla txapelketetarako giroa berotzeko. Bazkalosterako umeentzako txokoa prestatu dute. Arratsaldean, Jare dantza taldeak euskal dantza ikuskizuna emango du.
Lisker taldeak eta Malandro DJ-ak jarriko dute, larubatarekin bukatzeko, gaueko musika.
Urriaren 16an emango diete jaiei bukaera, arratsaldez ospatuko den bolo txapelketarekin.
Jaien antolakuntzan aritu diren herritarrek parte hartzeko gonbidapena zabaldu dute, eta gogorarazi ez dela inolako erasorik onartuko.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!