Kontzertu artean aurkeztuko du Hala Bedik ikasturte berriko programazioa
Ikasturte berriko parrilla aurkeztuko du Hala Bedi Arabako komunikabide libreak datorren urriaren 17rako antolatutako jaialdian. Jimmy Jazz aretoko oholtzatik No Name, Lepora, DJ X, NingRa eta Haizea arituko dira irratiko nobedadeen aurkezpenari musika eta erritmoa jartzen.
Magazinak, irratsaio berriak, eskaintza freskoa eta programa beteranoak; 2020-2021 ikasturterako programazioa aurkeztu du Hala Bedi Arabako Komunikabide Libreak datorren urriaren 17ko «Parrillada Festan».
Goizeko 12:00etatik aurrera zuzeneko emisio berezia eskainiko da Hala Bedi Tabernatik. Bertan, ikasturte berriko eskaintza gertutik ezagutzeko aukera egongo da, irratsaio desberdinetako protagonisten eskutik.
Kontzertuak Jimmy Jazz aretoan
Goizeko irratsaioaren ostean Jimmy Jazz aretora mugituko da musika eta giroa. Gasteizko zenbait artista igoko dira oholtzara arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Horrela, No Name: Tiriti! eta Lepora banden kontzertuez gozatzeko aukera egongo da; baita, azken lanak berriki aurkeztu eta Euskal Herriko eszena musikala astindu duten Haizea, Dj «X» eta Ningraren kontzertuaz gozatzeko aukera ere.
Kontzertuen sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, 10 euroren truke, Hala Bedi tabernan eta Jimmy Jazz aretoko web orrian. Maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da eta osasun neurriak bermatuko dira eguneko kintza guztietan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!