Kontzentrazioa egingo dute Gasteizen Euskal Eskola Publikoaren alde
Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak deitu du elkarretaratzea gaurko, urriak 27, "Hezkuntza Publikoaren alde. Pribatizazioari ez!" lelopean. Bilboko manifestaziorako autobusean izena emateko aukera egongo da.
Kontzentrazioa deitu du Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak Gasteizen. Gaur izango da, urriak 27, Andra Mari Zuriaren enparantzan, arratsaldeko 17:30etan. Hezkuntza publikoaren alde eta pribatizazioaren aurka egingo dute elkarretaratzea. Kamisetak erosteko aukera ere izango da.
Manifestazioa Bilbon, azaroaren 6an
Euskal Eskola Publikoaren alde Bilbon egingo den manifestazio nazionalerako autobusetan izena emateko aukera izango da gaurko elkarretaratzean.
Eskola-segregazioaren aurka mobilizatzeko deitu dute Bilboko manifestazioa, «dugun hezkuntza sistema dual, klasista eta arrazistak» eragindako segregazioa, hain zuzen. «Egoera larri» horren aurrean neurri zehatzak har ditzan interpelatuko dute Eusko Jaurlaritza. Zehazki, pribatizazioarekin amaitu dadila eskatzen dute, eskola publikoak administrazioaren lehentasun osoa izan dezala, eta euskarazko murgiltze eredua orokortu dadila.
Horrela, merkatuaren edo familien ahalmen ekonomikoaren menpe egongo ez den hezkuntza-sistema baten aldeko pausuak ematen hasi nahi dute, sistema «euskaldun, ekitatibo eta ez-segregatzaile baterantz aurrera egiteko».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!