Kontzentrazioa egin dute IA, UIB eta GUETeko kideek, EHUri ikasleentzako gela bat exijitzeko
Atzo gela bat okupatu zuten Magisteritza Fakultatean, baina EHUk ez die erabili ahalko dutenaren bermetik eman, salatu dutenez.
Ikasle Abertzaleak, Unibertsitateko Indar Batasunak eta Guet taldeek Magisteritza Fakultateko 1. mintegia okupatu zuten atzo, otsailak 22, antolakuntza politikorako espazio baten beharra asetze aldera. Arratsaldean, bi aldiz bildu ziren antolakundeetako ordezkariak dekanotzarekin. Oraingoz, adierazi dute EHUk ez diela gela erabili ahalko dutenaren bermerik eman.
EHUren psibotasuna salatzeko eta gela bat ematea exijitzeko kontzentrazioa burutu dute IA, UIB eta GUETeko kideek goizeko 10:30etan Magisteritza fakultatearen sarreran. Hor «zabaldu mila ate, gela lortu arte» zein «ateak ireki antolakuntzari» bezalako lemak entzun dira. Goizean goizetik, klase pasak eta esku orri banaketak egiten aritu dira ikasleriari gertatutakoa sozializatu eta gela lortzearen beharra azpimarratu zein prozesu honetan parte hartzeko deialdia luzatzeko.
Kontzentrazioaren ostean, eserialdia egiten ari dira magisteritzako dekanotza taldea bilduta dagoen gela parean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!