Kontzentrazioa egin dute Disport Eki enpresako nagusiaren aurka salaketa jarri duen lankideari babesa adierazteko
Kontzentrazioa egin dute gaur epaitegietan kirol-jardueretako langileek, Disport Eki enpresako nagusiaren aurka salaketa jarri duen lankideari babesa adierazteko eta langileen aurkako jazarpena salatzeko. Enpresa honen arduradunak urteetan zehar izan ditu langileekiko bortxazko jarrerak, irainak eta mehatxuak tarteko.
Kontzentrazioa egin dute gaur epaitegietan kirol-jardueretako langileek, Disport Eki enpresako nagusiaren aurka salaketa jarri duen lankideari babesa adierazteko. Urteak dira arduradun horrek jarrera bortitzak, erantzun txarrak, tonu irteerak eta mehatxuak darabiltzala bere menpeko langileen aurka, baina joan den ekainaren 24an langile bati egindako eraso bortitzak «marra gorri guztiak» gainditu zituela iritzita, salaketa jarri dio honek nagusiari.
Disport Eki enpresa, Arabako sektoreko handienetako bat izateaz gain, hainbat zerbitzu publiko kudeatzeaz arduratzen da egun; besteak beste, Gasteizko udal igerilekuetan uretako sorospen eta botikin zerbitzua. Langileek uste dute Udalak ezin duela permisiboki jokatu langileekiko jazarpen kasuekiko, haren ardurapean dauden zerbitzuetan.
Salaketarekin horrelako jazarpen kasuak publikoki gaitzetsi nahi dituzte, arduradunen partetik jarrera horiek normalizatuak daudela salatu eta langileekiko jazarpena behin betiko amaitu dadila exijitu.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!