Kondena eten diote Oier Gomezi, baina euroaginduen zain geratu da orain
Larriki gaixorik dagoen kondena etetea erabaki dute Frantziako epaitegiek, baina, momentuz, ez da aske geratuko. Asteazkenean izango da euroaginduen inguruko ebazpena. Sare herritarrak egun osorako gune bat antolatu du Gasteizen.
Sententziak hainbat gako utzi ditu:
- ETAren armagabetzea eta Oierren osasun egoera latza kontutan izan dute kondena eteteko: Gomezek ez dauka «berrerortzeko» aukerarik.
- «Eszenatoki berria» kontutan hartzen duen lehenengo sententzia da.
Apirilaren 19an burutu zen bistan, fiskaltza kondena etetearen alde agertu zen, eta bost egun beranduago iritsi da kondena etetearen erabakia. Hala ere, momentuz, preso gasteiztarra ez da aske geratuko. Hiru euroagindu ditu zain: bi Espainian eta bat Portugalen. Oier Gomezen abokatuak, Maritxu Paulus Basurkok, adierazi duenez, «euroaginduak etetea lortzen ez bada, ez da ezer aldatuko».
Asteazkenean espero da Gomezen aurkako euroaginduen inuguruko epaia eta erabakia. Sare herritarrak egitarau oparoa antolatu du egun horretarako: 12:00etatik 20:00ak arte Korreoseko enparantzan egongo dira, erabakia jakin arte. Zentzu horretan, eragile ezberdinak pasako dira ordu erdiro egingo den kontzentraziotik. Hala ere, bi hitzordu nabarmendu dituzte:
- 12:30tan elkarretaratze masiboa deitu dute.
- 19:00etatik aurrera: euroaginduen ebazpenaren jarraipena.
Gainera, Sare herritarrak ere manifestazio nazionala burutuko du Maiatzaren 6an Gasteizen, larriki gaixo dauden preso guztien askatasuna eskatzeko, tartean, Gomez eta Lopez de Abetxuko gasteiztarrena. Oiertxo SOS plataformak, aldiz, elkartasun egun arrakastatsua ospatu zuen larunbatean Gasteizen; horren erakusle, eguneko irudiak.
Balorazioak
Sare Gasteizek adierazi duenez, «presio sozialari esker» lortu da. Egoera ez errepikatzeko, maiatzaren 6an Gasteizen burutuko den manifestazio nazionalean parte hartzeko deia egin dute: 17:30tan abiatuko da, Iparralde gizarte – etxetik.
Oiertxo SOS plataformak euskal preso politikoei ezartzen zaizkien neurriak salatu ditu, epailearen balorazioa modu positiboan baloratuz eta «arrakasta kolektiboa» izan dela nabarmenduz.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!