Komertzio txikiari «min handia» egingo dion supermerkatu berria Gasteizko erdialdean
Supercor Expres, El Corte Ingles markako denda ireki dute Gasteizko erdialdean: elikagaiak, opariak, aldizkariak… salduko dituzte bertan, baina komertzio txikiari «min handia» egingo dion ordutegi batekin, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek salatu dutenez. Izan ere, goizeko lehen orduetatik gaueko ordu txikiak arte -02:00ak arte- irekitzeko asmoa dute, urteko 365 egunetan.
Sindikatu hauek deituta, elkarretaratzea egin dute irekiera egunean bertan, maiatzaren 29an, ordutegi horren kontra protesta egiteko. Jai egunetan, igandetan edo gauetan komertzio honek ateak irekiko dituela salatu dute, «jaietan denok jai» aldarrikatuz. Izan ere, izen berdina duen plataforma jarri dute martxan sindikatuok.
«Urte asko dira igandetan eta jai egunetan ez zabaltzeko borroka abiatu genuenetik», gogoratu dute bildutakoek. Lantokiko bizitza eta familia bizitza elkarbanatzeko apostuan berretsi dira hauek, baina horrelako komertzioekin langileek hau ezinezkoa dutela uste dute. Zentzu honetan, supermerkatu berri honek erdialdeko eta Gasteizko komertzio txikiari min handia egingo diola uste dute
Udaletxean ere
LAB sindikatuak EH Bildu taldearen bitartez aurkeztutako mozio bat onartu du Gasteizko Udalak. EH Bildu, Ahal Dugu eta Irabazi taldeek mozioaren alde egin dute, eta proposamenak aurrera egin du EAJ, PP eta PSE-EEren abstentzioarekin. Afera arautzeko ahalmena Espainiako gobernuaren esku dagoenez, Espainiako Kongresuari legea aldatzeko eskatu diote, eta Udalari saltoki txikien aldeko hainbat neurri hartzea galdegin diote mozioan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!