Kolonbiar herriaren erresistentzia oihua Gasteizen ere entzun da
Herrien Kongresuak deituta, Kolonbiako Gobernuak eragindako giza eskubideen urraketak arbuiatzeko eta herrialdean piztutako protestei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin dute Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan. through Alea.eus
6.000 kolonbiar baino gehiago bizi dira Araban, eta herri kolonbiarraren protestak gure herrialderaino ere iritsi dira azken asteetan. Astearte honetan, Kolonbiako Herrien Kongresuak elkarretaratzea deitu du Gasteizen, eta dozenaka lagun bildu dira Andre Maria Zuriaren plazan.
«Gure herrialdean gertatzen ari denaren aurrean suminduta, errepresio militarrak eta ESMADek (Istiluen aurkako Eskuadroiak) emakumeak hiltzen, torturatzen, desagertzen eta bortxatzen jarraitzen dute, Ivan Duqueren gobernuaren neurri anti-herrikoien aurkako protesta legitimoak erreprimitzeko», salatu dute.
Izan ere, Kolonbiako protesten kontrako errepresioak hildako hainbat manifestari eta zauritu ugari utzi ditu, polizia-indarkeriako kasu zenbaezinez gain. Horren aurrean, Kolonbian gertatzen ari diren giza eskubideen urraketa horiek gaitzetsi dituzte mobilizazioan. Halaber, NBEk eta nazioarteko komunitateak dagoeneko errefusatu dute Kolonbiako gobernuaren indarkeria.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!