Klase batasuna aldarrikatuko dute martxoaren 3an eta 8an
"Elkartasunetik klase batasunera" dinamika jarri dute martxan hainbat gaztek martxoaren 3aren eta 8aren atarian. 10 eguneko dinamika izango da otsailaren 28tik abiatuta.
Zaramagako San Frantzizko elizan egin dute publiko «Elkartasunetik klase batasunera» dinamika. Otsailaren 28tik martxoaren 8ra «eztabaida eta ikuspegi kritikoa garatzea» helburu hainbat hitzaldi, tailer, auzolan eta ekimen burutuko dituzte. Hurrengo egunetan emango dute egitarauaren berri.
Dinamikaren bultzatzaileek «Martxoaren 3ko eroriei zein emakume langileekiko elkartasuna nahikoa ez» eta klase batasuna «inoiz baino sendoago» aldarrikatzea beharrezko ikusten dute.
Dinamikak bi data nagusi izango ditu, martxoaren 3a eta martxoaren 8a hain zuzen, «iarultzaile guztion egutegietan gorriz markatutako egunak». 1976ko martxoaren 3ko sarraskia eta Emakume Sozialisten Internazionalak martxoaren 8a emakume langilearen nazioarteko egun izendatu izana ekarriko dute gogora.
Bi egun horiek borroka berdinaren parte direla ulertuta «borroka horien gaurkotasuna» aldarrikatu nahi dute martxan jarritako dinamikarekin. «Zapalduen aurkako ofentsibak» etenik ez duela azpimarratu dute urte hasieratik Euskal Herrian hildako langileak eta «sistematikoki» erosotuak diren emakumeak gogora ekarriz: «Eraso guztiei aurre egiteko, langileriak antolakuntza eredu propioak garatu behar ditu, bere burua babesgabetasun egoera batean ez ikusteko.»
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!