Kike Amonarriz (Haurren aurrean helduok heldu): «Haurrei euskaraz egitea ikaragarri garrantzitsua da, baina hori bezain garrantzitsua da haurrek zer ikusten duten, parkean inguruan dauzkaten helduek haien artean euskaraz egitea»
Haurren erreferentziazko helduen hizkuntza ohituretan eragiteko ariketa proposatu dute, abenduaren 5a arte.
Euskaltzaleen Topagunetik, lekuan lekuko eragile askorekin elkarlanean, ariketa sozial berria proposatu dute. «Haurren aurrean helduok heldu» izeneko dinamika proposatu dute, haurren inguruan helduen arteko hizkuntza ohiturak aldatzea helburu. Euskaraldiaren antzera, epe zehatz batean antolatuko dute ekimena, astelehen honetan jarri zuten martxan eta abenduaren 5a arte iraungo du. 80 herritik gora batu dira ekimenera.
Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariarekin hitz egin dugu Hizpidean. «Haurren aurrean helduok heldu» ekimenari buruz, hizkuntzen transmisioaz, motibazioaz, marrazki bizidun eta ikus-entzunezkoei buruz, besteak beste.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Kike Amonarriz (Haurren aurrean helduok heldu): "Haurrei euskaraz egitea ikaragarri garrantzitsua da, baina hori bezain garrantzitsua da haurrek zer ikusten duten, parkean inguruan dauzkaten helduek haien artean euskaraz egitea"00:33:38
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!