Kepa Arkauz, Ekhiñe Eizagirre eta Imanol Jaio atxilotu ditu Guardia zibilak Auzitegi Nazionalaren aginduz
Ertzaintzak 2019an Arraia-Maeztun aurkitutako zulo batekin dago erlazionatuta Guardia Zibilak oraindik zabalik duen operazioa. Kepa Arkauz Gasteizen atxilotua izan da, lan egiten duen ikastetxean. Sarek mobilizazioak iragarri ditu arratsalderako, Ernaik elkarretaratzea egingo du bihar Gasteizko EHUko kanpusean.
Ekhiñe Eizagirre eta Kepa Arkauz preso ohiak eta Imanol Jaio iheslaria atxilotu ditu Guardia Zibilak, Audientzia Nazionalaren aginduz, «helburu terroristekin leherkariak izatea leporatuta». Ertzaintzak 2019an Arraia-Maeztun (Araba) aurkitutako zulo batekin dago erlazionatuta oraindik zabalik dagoen operazioa.
Kepa Arkauz Gasteizen atxilotua izan da, lan egiten duen ikastetxean, eta Arrasatera eraman dute bertan bere etxea miatzeko helburuarekin. Ekhiñe Eizagirre Zarautzen atxilotua izan da. Imanol Jaio irunen atxilotu du Guardia Zibilak.
Arkauz eta Eizagirre 2017an atera ziren espetxetik, urte hartan ere Abadiñora itzuli zen Imanol Jaio zazpi urte erbestean igaro ostean.
Mobilizazioak
Sarek gogor kritikatu du gaurko operazioa eta mobilizazioak deitu ditu atxilotutako hiru lagunen herrietan, Zarautzen, Arrasaten eta Abadiñon, «Konponbide garaia da!» lemapean. Ernai Gazte Antolakundeak ere mobilizazioak deitu ditu biharko Unibertsitateetan. Gasteizen Elurretan egingo dute elkarretaratzea, goizeko 10:30etan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!