Kataluniaren aldeko mobilizazioek ez dute etenik
Asteleheneko elkarretaratzeen ostean Kataluniako buruzagi subiranistei Auzitegi Gorenak jarritako zigorraren aurkako mobilizazioek ez dute etenik. Hurrengo egunetan ere hainbat protesta burutuko dira Araban.
«Tsunami democratic» mugimenduak emandako erantzun mobilizazio ikusgarriekin batera, herri katalanaren aldeko ekimenek ez dute etenik Araban. Atzo bertan hainbat elkarretaratze burutu ziren eta hurrengo egunetarako mobilizazio gehiago iragarri dira.
Kanpezun 40 lagun inguru elkartu ziren atzoko deialdian. «Erreferenduma ez da delitua! Askatasuna, desobedientzia» lemapean Auzitegi Gorenaren epaiaren aurka mobilizatu ziren.
Unibertistatean auziperatunetzat absoluzioa eskatu zuten
Ikasle Abertzaleakek elkarretaratzea deitu zuen Elurretan, Gasteizko EHUren kanpusean. Dozenaka ikasle batu ziren «Contra les sentencies solidaritat al carrer!» lemapean, auzipetuak izan diren buruzagi independentisten absoluzioa eskatu zuten.
Gazte manifestazioa bihar
Ernai gazte antolakundeak mobilizazioak deitu ditu biharko Hego Euskal Herriko hiriburuetan. «Ez dugu onartzen!» lemapean Altsasuko gazteen zein Kataluniako independentisten aurkako epaien aurka kaleak hartuko dituzte, «Espainiar INjustizia» salatuz.
Gasteizen 12:00etan jarri dute hitzordua, Andra Mari Zuriaren plazan. Aurretik paroak deitu dituzte Gasteizeko ikastetxeetan eta zutabe bat abiatuko da Unibertsitatetik 11:30etan. Aiaraldean ere burutuko da mobilizazio bat, 12:00etan Laudioko Lamuza plazan.
Mobilizazioek ez dute etenik
Aste osoan zehar luzatuko dira protestak Euskal Herrian. Ostiralean gehiengo sindikalak lan-uzteak eta mobilizazioak deitu ditu lantokietan. Larunbatean Gure Esku Dago-k deitutako manifestazio nazionalak Donostiako kaleak zeharkatuko ditu «larrialdi demokratikoari, erantzun bateratua» emateko. Manifestazioa 17:30etan abiatuko da Antiguatik.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!