«Kataluniako prozesua eta garaipenaren ikasbideak» hitzaldia apirilaren 5ean Gasteizen
La Directa hedabideko Jesús Rodríguez kazetari zailduak emango du, 18:30ean Hala Bediren lokalean. Hala Bedik eta ARGIAk elkarlanean antolatu dute eta ARGIAren mendeurrena ospatzeko ekitaldietako bat da.
Z. Oleagak Jesús Rodríguezi egin dion elkarrizketa irakur (ARGIAn) eta entzun (Hala Bedin, gazteleraz) dezake irakurleak, hitzaldiaren aurreko aho-gozagarri. Hemen pasarte bat, adibiderako:
«Tesi bat defendatzen dut nik: eskuineko independentismoaren mundua da prozesu honetan eraldaketarik sakonena bizi izan duena; zatiketa, berregituraketa eta berritze ideologiko gehien izan dituena da. Prozesuak independentzian eta eraldaketa sozialean sakondu ahala, eskuin klasiko burges horretako kide batzuk espazio horren zuzendaritza politikotik desagertzen joan dira: Duran i Lleida, Felip Puig… Alderdi Sozialistara, Ciudadanosera edo PPra hurbiltzen joan diren Convergenciako pertsonak dira. Hori oso kontuan izan beharrekoa da, batzuetan orain hamar urtetako errealitateetan oinarritzen baititugu analisiak. Espazio politiko horrek erabateko konbultsioa bizi izan du.
Dena den, barne mailan sentsibilitate ezberdinak egoten jarraitzen dute. Bruselan eta erbestean daudenen ekinbide politikoak eragin gehiago du Katalunian egunez egun. Hauteskundeen zerrendekin ikusi da Puigdemont eta Torraren sektoreak PDeCAT-en goi eta erdi mailako arduradunei hartu diela gaina. Horrek esan nahi du PDeCAT edo Cridaren espazioa ezkertiarragoa bilakatu dela? Ez naiz ausartzen horrelakorik esatera, baina uste dut errepresioak jarrera desobeditzaileak areagotu dituela, eta itunzaleak gutxiagotu. Estatuarekin zeuden zubi ekonomiko eta politiko asko apurtu dira».
ARGIA eta Hala Bedi auzitegitan diren bitartean
Hala Bedi irratiak eta ARGIAk hainbat modutan aritzen dira elkarlanean, kazetaritza egiteko. Hedabide txiki eta independenteak dira biak, komunitate sendoa dutenak oinarri (halabelarriak eta Argia Jendea). Bi hedabide hauek asteotan epaitegietatik pasatu behar izan dira, bakoitzak kazetari lan arrakastatsu bana egin izanagatik soilik. Hau dela-eta, Kataluniari buruzko hitzaldiaren aurretik argazkia aterako dute «Kazetaritza ez da delitua» lemapean. Bi auziak zertan diren, laburrean:
Hala Bediko kazetari Mikel Saenz de Buruagak apirilaren 2an bertan izan du epaiketa, 2017ko maiatzean Errekaleorren argi-mozketa zela-eta izan zen polizia operazioa grabatu izanagatik ertzaintzak Mozal Legea baliatuz jarri dion isunaren ondorioz.
Lander Arbelaitz ARGIAko kazetariak 2018ko maiatzean hizkuntz eskubideen urraketa kasu bat grabatu zuen bertatik bertara bideoz eta albistea zabaldu. Bideo hori oinarrizkoa izan zen Ertzaintzak barkamena publikoki eskatzeko. Aldiz, bi ertzainek salaketa jarri diote kazetariari epaitegi penalean. 400dik gora kazetari, eragile eta herritarrek eskatu dute epaiketa bertan behera uzteko. Martxoaren 20an deklaratu zuen Arbelaitzek, eta orain epailearen erantzunaren zain dago, epaiketa egongo den jakiteko.
Plana biribiltzeko, «Muinoko hotsak»
Hala Bedi irratiak eta Gasteizko Gaztetxeak elkarlanean hilean behin «Muinoko hotsak» kontzertua antolatzen dute. Honakoan izar guztiak gurutzatu dira, eta apirilaren 5ean bertan izango da: Pelax eta Bidelapurrak taldeak entzuteko aukera, 21:00etan hasita (sarrera 5 euroan). Bi sarrera zozkatzen ditugu hemen.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!