Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketa auzitan
"Causa Especial 20907 / 2017" dokumentalaren proiekzioa antolatu du otsailaren 14erako CDR Gasteizek, Joseba Azkarragaren, Jaume Rouresen eta Andreu Van Den Eynde Oriol Junquerasen eta Raul Romevaren abokatuaren parte hartzearekin
«Causa Especial 20907 / 2017» dokumentalaren proiekzioa antolatu du CDR Gasteizek ostiral honetarako, otsailak 14, 18:00 Salburuako Gizarte Etxean.
Kataluniako buruzagi independentisten auzia aztertzeko maha-ingurua ere antolatu dute egun horretarako. Bertan Jaume Roures dokumentalaren zuzendaria, Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburu ohia eta Andreu Van Den Eynde arituko dira epaiketaren nondik norakoak aztertzen.
Andreu Van Eynde-k berak lehen pertsonan bizi izan du «proces-aren» aurkako epaiketa, bera izan baita Oriol Junquerasen eta Raul Romevaren abokatua.
Konjura judiziala auzitan
2017ko urriaren 1eko erreferendumaren aurkako epaiketa du aztergai «Causa Especial 20907 / 2017» dokumentalak, Auzitegi Gorenaren independentzia falta eta, ondorioz, akusatuen aulkian eseri ziren buruzagi independentistak epaitzeko zilegitasun eza azpimarratzea helburu. Mediaprok ekoiztutako lana da, 2018ko abenduaren 18an TV3-en estreinatua.
Dokumentalaren estreinalditik 10 hilabetera, 2019ko urriaren 15ean, Espainiako Auzitegi Gorenak espetxe zigorra ezarri zien Kataluniako 2017ko urriaren 1eko erreferendumagatik epaitu zituen bederatzi buruzagi independentistari.
Sedizio delituagatik zigortu zituen Auzitegi Gorenak bederatzi horiek: guztira 100 urteko espetxe zigorra ezarriz. Zigor handienak Oriol Junquerasi eta Generalitateko kontseilari zirenei ezarri zizkien.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!