Kastilloko parke eolikoaren aurkako elkarretaratzea egingo dute Otxandion
Otxandio, Ubide eta Legutioko lurretan eraikiko den Kastilloko parke eolikoaren aurka sortu zuten herritarrek Kastillo Bizirik koordinadora, orain dela hilabete gutxi batzuk. Dagoeneko, baina, hamaika ekimen burutu dituzte; besteak beste, herri alegazioak, sinadura bilketak, bilera informatiboak zein mendi martxak.
Hurrengo data garrantzitsua maiatzaren 25ean du plataformak, Otxandion. Izan ere, elkarretaratzea deitu dute Kastilloko parke eolikoaren aurka, eta geldiarazi arte «antolatzen jarraituko dutela argi uzteko». Elkarretaratzea eguerdiko 13:30etan egingo da herriko plazan. Horretaz gain, goizeko 11:30etan umeentzako tailerrak eta 12:00etan trikitilariak eta txitxiburduntzia ere izango dira. Herritarrei bertaratzeko deia luzatu diete.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!