Karlos (Euskal Herria – Donbass elkartasun komitea): «Blokeo informatiboa haustea, elkartasuna adieraztea eta laguntza humanitarioa eramateko helburua du Karabana antifaxistak.»
Euskal Herria - Donbass elkartasun komiteak Donbasseko haurrentzako dirua, eskola materiala eta medikamentuak jasotzeko kanpaina jarri du martxan.
Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komiteak, Karabana Antifaxistarekin batera abian jarri duen diru- eta material-bilketa kanpainaren berri du. Donbasseko gerra-eremuetan bizi diren haurrei eta umezurztegietan eta urritasunak dituzten haurrentzako zentroetan bizi diren umeei zein osasun-zentroetan dauden gaixoei laguntza humanitarioa emango die, aspalditik duten elkarlanari segida emanez. Bildutako diruarekin, eskola materiala eta material pedagogikoa erosteaz gain, ikasgelak egokitu, erietxeetan medikuntza-material berria erosi eta Ukrainako Armadaren bonbek suntsitu dituzten instalazioak berreraiki ahal izango dituzte.
Euskal Herritik bidaltzen duten laguntzak berebiziko garrantzia dute, eta hori biltzeko kolektibo zein norbanakoren laguntzarekin bildu behar dute. Elkartasun horri esker, Donbasseko haurrek, babestuko dituen eta etorkizun hobe bat eraikitzen lagunduko dien gune seguru bat izango dute. Asmo iraultzaile horrekin, eta Donbassen benetako bakea lortzeko bidean beste urrats bat emateko intentzioz, Donbasseko umeekin elkartasuna adierazteko ekintzak antolatu edo hauetan parte hartzeko deia luzatzen dute.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Karlos (Euskal Herria - Donbass elkartasun komitea): "Blokeo informatiboa haustea, elkartasuna adieraztea eta laguntza humanitarioa eramateko helburua du Karabana antifaxistak."00:23:25
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!