«Kapitalaren neurrien aurrean» eskubide sozialak aldarrikatu dituzte Amurrio eta Laudion
Ehunka herritar mobilizatu dira Laudio eta Amurrion koronabirusak sortutako egoeraren kudeaketa salatzeko. through Aiaraldea.eus
Pandemiaren aurrean «eskubide sozialak» lehenesteko beharra jarri dute mahai gainean, eta osasungintzan, garraio publikoan eta bestelako alorretan dauden gabeziak salatu dituzte, besteak beste. «Martxoan konfinatuta egin genuen ahalegina ezerezean utzi dute, ez dituztelako beharrezko inbertsio publikoak egin». Gauzak hala, pandemiari eskualde bezala erantzuteko beharra jarri dute mahai gainean, «kolektiboki».
Datorren asteazkenean -azaroak 11- beste zita bat egongo da Laudio eta Amurrioko osasun zentroetan, 18.30ean. Elkarretaratzeak egingo dituzte pentsiodunen mugimenduak eta greba batzordeak, kalitatezko osasun publikoa aldarrikatu eta osasun langileei babesa helarazteko. Deialdi horietara batzeko deia luzatu dute gaurko manifestazioen amaieran.
Argazkiak
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!