Kantoblankora irteera larunbatean, babestu nahi ditugun mendiak ezagutzeko
Aurtengo laugarren mendi martxa egingo dute larunbatean, irailak 24, Arabako Mendiak Askek abiatutako «Babestu maite duzun mendia» dinamikaren baitan.
Kantoblanko mendira egingo dute irteera. Joan-etorriko bi ibilbide antolatu dituzte. Lehena Gesaltza Añanan abiatuko da 10:00etan eta 10 km luze izango du. Bigarrena, laburragoa, Axkoetan hasiko da ordu berean.
Bi ibilaldiek bat egingo dute Kantoblankoko gailurrean 11:30etan, eta ekitaldia egingo dute han.
«Kantoblanko mendiaren babesa eskatzen diogu lurraldearen pertsona orori, zentral eoliko batek biodibertsitatearen galerak mendiaren industrializazioak ekarriko lituzkeela pentsatzen dugulako eta bizitza natura delakoan gaude eta naturarik gabe bizitza kolokan dagoelako», gogorarazi dute Arabako Mendiak Aske plataformako kideek.
«Mendiak ez daude salgai!»
2021eko udan ere mendi ibilbide ugari egin zituzten «empresa transnazionalek baliabide naturalak ustiatuz eta biodibertsitatea arriskuan jarriz, bereganatu nahi dituzten mendiak ezagutarazteko, ezagutzen ez dena ezin baita defendatu». Aurtengo kanpainarekin jarraipena emango diote dinamika horri.
Arabako Mendiak Askek ohartarazi du zentral eolikoak bezalako megaproiektuek «eskrupulurik gabeko konpainien epe laburreko interesei» egiten diela soilik mesede, biosfera suntsituz eta, horrela, bizitzarako beharrezko baldintzak ere bai, krisi ekolosoziala areagotuz.
Kolektiboak uste du naturguneen zaintza «gizartearen agindua» dela, eta agintari zein komunikabideek arduraz jokatu behar dutela: «Sortuko lituzketen afekzioen errealitatea ezin da ukatu, eta beharrezkoa da ebidentzia hori gizarte-mailan horrela tratatzea, eztabaida aldez aurretik erosita egon ez dadin eta etorkizunari begiratzeko gai izan gaitezen, bizitzaren kontserbazioarekin maila guztietan konprometituz»
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!