Kalitatezko zerbitzu sozial publikoak exijitu dizkiote Arabako Aldundiari
«Diputación, prioriza la atención. Ez izan oztopo» lelopean, Andra Mari Zuriaren plazan Eskubide Sozialen Aldeko Plataformak (PDS) deitutako mobilizazioan, autonomia sustatzeko politikak lehen planoan jartzea eskatu diote Arabako Foru Aldundiari, «pertsona bakoitzaren erabakitzeko eskubidea errespetatuz». Aldi berean, Arabako EAJk «pribatizazioaren aldeko apustua» egin duela salatu dute.
Arabako Aldundiaren politikak gogor salatu dituzte
Otsailean kanpaina aurkeztu zuen Eskubide Sozialen Aldeko Plataformak (PDS), eta gogor egin zuen Arabako Aldundiaren aurka. Salatutakoaren arabera, “pertsona bakoitzak nola bizi nahi duen eskubidea urratzen du, autonomia bultzatzen ez duten gizarte-politikak garatuz”.
Izan ere, Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoaren bidez jasotzen den diru-kopurua hilean 798€tan kokatzen da, gehienez. Gainera, aniztasun funtzionala duten pertsonak menpekotasunik gabe bizi behar direla gogoratu zuen plataformak, komunitate barruan sartzea ahalbidetuz.
Arabako datuak, Bizkaikoekin edo Gipuzkoakoekin alderatuta, latzak dira. Zerbitzuari Lotutako Prestazio Ekonomikoen (ZLPE) bidez gizarte-zerbitzuen pribatizazioak nabarmen egin du gora. Araban, 1.000 ZLPE baino gehiago daude, diru publikoa esku pribatuen esku utziz; Bizkaian, aldiz, 300 bat eta Gipuzkoan 200.
Hori gutxi balitz, etxez etxeko laguntza zerbitzuak murrizketak pairatu ditu, “pertsonen beharrak asetzea ezinezkoa bihurtuz”.
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak eskuhartze sozialeko II. Hitzarmen kolektiboan egin zuen azpikontratazioa oinarritzat hartuta, gizarte-zerbitzuen sare publiko osoaren azpikontratazioa, prekarizazioa eta injerentzia gaitzetsi dute.
Aipatutako lan hauetako asko emakumeek egiten dituztela aipatu dute, zaintza lanetan batez ere.
Konponbidea lortzeko mobilizazioa
Honen aurrean, konponbidea eskatzeko elkarretaratzea egin dute gaur, martxoak 21, 19.00etan Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan. Konponbidea posible dela uste dutelako Eskubide Sozialen Aldeko Plataformako kideek.
Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoa handitzea ezinbestekoa ikusten dute, zaintza profesionala lehenestearekin batera. “Profesionalak ez direnek egiten dituzten zaintza lanek, historikoki eta gaur egun ere, emakumeek egindako lanaren ikusezintasuna areagotzen dute”, adierazi dute.
ZLPE guztiei ematen dieten lehentasuna ezabatzea ere eskatu dute, hau jasotzen duten pertsonen kopurua murriztuz. Gainera, arazo hauei aurre egiteko, 20/1997 legea zerbitzu publikoetan betetzea exijitu dute.
Hala Bideo honetan, mobilizazioaren aldarrikapenak eta nondik norakoak azaldu zituzten plataformako lau kidek:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!