Kaleratzeak Stop Arabak iragan asteartean Jundizen hilda agertutako gizonaren heriotza salatu du
Asteartean, otsailak 11, Jundizeko biokompostaje plantan hilik agertutako gizonezkoaren heriotza salatu du Kaleratzeak Stop Arabak, Gasteizko milaka biztanlek bizi duten pobrezia energetikoaren eta bizitegi-larrialdiaren isla.
Issam zuen izena iragan asteartean Jundizeko biokompostaje plantan hilik agertutako gizonezkoa EL CORREO egunkariak aditzera eman duenez. 37 urteko gizonezkoa Zaramaga auzoko bizilaguna zen.
Kaleratzeak STOP Arabak Issam-en heriotza ahanzturan ez erortzea eskatu du: «kontzientziak astintzeko balio beza». Beste aldera begiratzeari utzi eta, behingoz, milaka gasteiztarrek bizi duten pobrezia energetikoari eta bizitegi-larrialdiari aurre egiteko neurriak hartzea eskatu diote Gasteizko Udalari. «Muturreko premiak» dituzten kolektibo eta pertsonak kriminalizatzeri uztea ere exijitu diote Udalari.
Bide horretan, Gasteizko Zerbitzu Sozialak egoerari aurre egiteko ahalmenik gabe aurkitzen direla salatu dute: «Bizitegi-larrialdiari erantzuteko mahai bat osatzea inoiz baino urgenteagoa da» gaineratu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!