Kaleratze kolektiboa ezarri nahi du Tubacexeko zuzendaritzak, Enplegua Erregulatzeko Espedientea ezarrita
Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espediente berria ere aurkeztu nahi du zuzendaritzak. Ez dute zehaztu zenbat behargini eragingo lieketen neurriek, baina datorren astelehenetik aurrera egongo lirateke formalki indarrean. through Aiaraldea.eus
Kaleratze kolektiboa ezartzeko asmoa du Tubacexek. Hala jakinarazi dio enpresa taldeko zuzendaritzak Enpresa Batzordeari. Enplegua Erregulatzeko Iraungitze Espedientea aurkeztu nahi du horretarako multinazionalak, eta Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espediente berria ere aurkeztu nahi du. Espediente berri horrek lekukoa hartuko lioke orain indarrean dagoenari, otsailaren 8an amaitzen baita.
Astelehenetik aurrera indarrean
Jakinarazpen baten bidez eman die zuzendaritzak sindikatuei bere asmoen berri. Dokumentu horretan ez du neurri horien gaineko informazio gehiago ematen. Bi espedienteen gaineko informazio eta dokumentazio guztia osatzen ari direla aipatu du enpresak, eta datorren astelehenerako -otsailak 8- prest izatea aurreikusi dute, egun horretan sartuko baitira bi neurriak formalki indarrean. Orduan ekingo dituzte negoziazioak. Horretarako, bilera batera bertaratzeko deia luzatu diete sindikatuei, arratsalde horretan bertan.
150 soldata aurreztea
Uda hasieran jakinarazi zuen Tubacexeko zuzendaritzak 150 langileren soldata aurreztu nahi zuela. Orduan hasi ziren enpresaren eta sindikatuen arteko negoziazioak, baina ez zuten ezer adosterik izan.
Ordutik hona mobilizazio jendetsu andana egon da eskualdean, baina horrek ez ditu zuzendaritzaren asmoak aldatu. Enpresak urte amaieran iragarri zuen 13 milioi euro galdu egin zituela, eta langileak kaleratzeko beharra jarri zuen berriz mahai gainean. Baina, era berean, aitortu zuen 236,9 milioi euroko likidezia duela eta, ondorioz, kutxan diru nahikoa dutela 2024ra arte heltzen diren maileguak ordaintzeko.
Aldi baterako hirugarren espedientea jarraian
Bi Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espediente jarri dituen indarrean Tubacexeko zuzendaritzak pandemia hasi zenetik. Lehena maiatzean abiatu zen eta azarora arte iraun zuen, eta orduan ezarri zuten orain indarrean dagoena, langileekin inolako akordiorik egin gabe.
Bigarren espedientea negoziatzeko bilerak tentsio handikoak izan ziren. Bilera horietan enpresak aitortu zuen hilero 700.000 euro aurreztu dituela espedienteari esker. Hau da, zifra hori aintzat hartuta, maiatzetik hona enpresak 4 milioi euro baino gehiago aurreztu dituela ondorioztatu daiteke.
Mobilizazio ziklo indartsua
Langileen Batzordeak, bere aldetik, mobilizazio ziklo indartsua abiatu zuen. Ehunka bizilagun batu dira beharginek irailetik hona eginiko ekimenetara.
Hemen beheko bide-bilduma honetan ikusi daitezke ekimen esanguratsuenak:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!