Kalera atera dira berriz ere Arabako pentsionistak
Astelehenero elkarretaratzeak egingo dituzte pentsionistek %0,25eko ‘igoera’ salatzeko. Laudion eta Gasteizen lagun ugari bildu dira eta datozen asteetan berdin jarraitzeko asmoa dute.
Otsailaren 22ko mobilizazio masiboen ostean, astelehenero elkarretaratzeak egingo zituztela iragarri zuten Arabako pentsionistek. Argi eta garbi esan zuten orduan: “Baditugu arrazoiak borrokan jarraitzeko”. Eta horrela egingo dute datozen astelehenetan ere bai.
Gaur ere nabarmendu dutenez, “pentsio duina ez da alargunen 480 euroko gutxieneko pentsio hori, ez da bataz besteko gure 760 euroko hori». Zentzu honetan, gutxieneko pentsioa 1080 eurokoa izatea exigitu dute Andra Maria Zuriaren enparantzan bildutako ehunka lagunek. Laudion ere, hamaika pentsionista bildu dira Udaletxearen aurrean, eskaera berdinekin.
“Ezin dugu inolaz ere onartu gure gizarteko pertsona talde zabal bati pentsioen %0,25eko ‘igoera’ ezartzea, eta, gutxienez, 2022ra arte horrela jarraituko duela mehatxatzea. Gure aurpegira barre egitea da hori”. Horretaz gain, arduradun politikoak pentsionistak baino lehenago «nekatuko» direla argi dute.
Modu berean, hiritar talde honi azken 20 urteotan pentsioak %40a murriztu izana gaitzetsi dute. “Bitartean, bankuen irabaziak handitzen jarraitzen dute, eta IBEXeko goi-exekutiboen ordainsariak %15en gehitu dira”, adierazi dute kartelak eskuetan zituzten bitartean.
Fatima Bañezen hitzak gezurtatu dituzte gaur ere: “Ahaztu zaio 2013an ez zigutela igo 2012ari zegokion %1,9ko igoera? Ahaztu al zaio 2016ko KPIaren gehitzea pentsioen gehitzea baino 6 bider handiagoa izan zela, eta 2017an 4 bider handiagoa?”. Honekin, “mozorroa” kentzeko exigitu diote Espainiako Gobernuari.
Astelehenero elkarretaratzeak egingo dituzte pentsionistek %0,25eko ‘igoera’ salatzeko. Laudion eta Gasteizen lagun ugari bildu dira eta datozen asteetan berdin jarraitzeko asmoa dute https://t.co/BDhRZze4Ec pic.twitter.com/ZK2SDfawUg
— Hala Bedi (@halabedi) March 5, 2018
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!