Kalean da Iskanbila Editorialaren lehenengo alea
“Hartuemana” liburuxkak kritika eta autokritikaren kulturan ekarpena egitea du helburu.
Iskanbila editoriala jaio da, “editorial herrikoi eta xumea” sortzaileen hitzetan, eztabaida eta formakuntzaren arlotik ekarpena egiteko asmoarekin. Hilabeteetako prozesuaren ondoren aurkeztu dute proiektua, “ideien gudan” sakontzeko, eta Euskal Herrian gaur egun puri purian dauden eztabaidak elikatzeko. Iskanbilaren asmoa elkarrizketa sakonak, formakuntza politikorako testuak, itzulpenak eta bestelakoak eskaintzea da.
Lehenengo alea: «Hartuemana»
Editorialaren lehenengo alea aurkeztu dute: «Hartuemana, kritika eta autokritikaren bitartez kidetasunean sakontzeko tresna”. Kritika eta autokritikaren garrantzia aztertzen da bertan, mugimendu iraultzaile ezberdinen esperientzietan oinarrituta. Proposamen praktiko bat ere badakar, militantzian eta kideen arteko harremanetan horrelako dinamikak garatzeko laguntza gisa.
Liburuxka hau Errekaleorreko Herri Inprentan ekoiztua izan da. Hala Bedi Tabernan erosi daiteke, euro baten truke. Oraingoz “Hartuemana” bakarrik aurkeztu badute ere, tarteka Iskanbilaren ale berriak argitaratuko dituztela aurreratu dute, gai ezberdin bat landuko du atal bakoitzak.
Editorialeko kideekin kontaktuan jartzeko emaila ere jakinarazi dute, iskanbila@protonmail.com helbidean topatu daitezke, galderak edo iradokizunak egiteko: “Har ezazu zure iskanbila eta gogoratu: Irakurri eta pasa!”
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!