Kaleak kolorez eta aldarrikapenez betetzen jarraituko dutela aldarrikatu dute Gasteizko Txosnetako eragileek
40 urte betetzen dituzten urtean, etenaldia egingo dute Gasteizko Txosnek Covid-19ak sortutako egoera dela eta. Txosna Batzordea osatzen duten eragileek kalean jarraituko dutela aldarrikatu dute Florida Parkeko kioskoan egindako agerraldian "beste bizi eta herri eredu bat eraikitzea posible dela" erakusten jarraitzeko.
1980an sortu ziren Gasteizko Txosnek 40 urte bete behar dituzte aurten baina etenadi bat egitea egokitu zaie Covid-19ak sortutako «osasun alarma egoerari modu kolektiboan erantzuteko». Txosnek etenaldia egingo badute ere bertan parte hartzen duten Gasteizko kolektiboek euren eguneroko jardunarekin aurrera jarraituko dutela aldarrikatu dute Florida Parkeko kiosokoan egindako agerraldian: «Txosna Batzordea osatzen dugun kolektibook zein hiriko beste mugimendu, kolektibo eta elkarteok kalean jarraitzen dugu. Ez gara inoiz bertatik joan. Kalean jarraitzen dugu kalea garelako eta kalean garelako ere.»
Txosna Batzordea osatzen duten ereagileak kontziente dira, osasuna eta zaintza lehenestea «ezinbestekotzat» jota, aurtengo jaiek beste forma bat hartu beharko dutela. Aurretik egin bezala, Gasteizko Udalak jaiak bertan behera uzteko erabakiarekin desadostasuna erakutsi dute, egun Gasteizko jaiak «diren modukoak badira atzetik lanean dauden kolektibo eta eragile guztiei esker baita».
Gasteizko jaiak aldarrikapen politikorik gabe «irudikaezinak» direla adierazi dute Florida Parkean bildutakoek: «Gasteizko jaiak egunerokotasunean presente ditugun gatazkak, nahiak, haserreak, zapalkuntza, ametsak… plazaratzeko gune bat dira ere». Horregatik, «normaltasun berriak» txosnaguneari etenaldi bat egokitu dion arren hura osatzen duten eragileek kaleak aldarrikapenez betetzen jarriatuko dute.
«Hala egin dugu eta hala egingo dugu. Ez ginelako inoiz joan. Ez garelako joan. Ez garelako joango. Kalea garelako eta kalean garelako» gaineratu dute.
Kulturaren beharra
Florida Parkeo agerraldian Covid-19ak kulturaren alorrean izandako eragina gogora ekarri eta instituzio desberdinek artista, musikari, antzerkilari edota tekinkari desberdinei emandako erantzun eza salatu dute. Krisi honek instituzioetatik are gehiago bakartu ditu kultur eragileak. Gasteizko Txosna Batzordetik azpimarratu dute «guztion ardura dela» kultura elikatzea eta horretarako baldintzak eta errekursoak jartzea ere.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!