Kaleak hartzeko deia egin du ANkerkeriari Stop-ek, Zelaia eta Barbadoren aurkako epaia salatzeko
Larunbatean 18:00etan manifestazioak egingo dituzte Amurrion eta Gasteizen eta Euskal Herriko gainontzeko herriei ere elkarretaratzeak antolatzeko deia egin diete. "Bide berri bat irekiko dugu, injustizia hau ezagutzera emateko eta kasua sozializatzeko".
Dozenaka lagun bildu dira Gasteizko Foru plazan Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteen aurkako epaia salatzeko eta mezu argi bat helarazteko Audientzia Nazionalari, Ertzaintzari eta gizarteari ere bai: «Ez gara geldirik geratuko, orain inoiz baino gehiago indarrak batu eta ankerkeria bide honi ateak ixteko momentua dela deritzogu».
Izan ere, sententzia honekin, ANkerkeriari Stop-en arabera ez da ezer amaitu: «Bide berri bat irekiko dugu, injustizia hau ezagutzera emateko, kasua sozializatzeko eta ahalik eta aktore politiko, sozial eta sindikal gehien sententziaren kontrakotasuna adierazteko».
Testuinguru honetan, Auzitegi Nazionalak bi gazte arabarrei lau urteko kartzela zigorra eta 10 urteko inhabilitazioa ezarri ostean, herri-ekimenak mobilizazioak antolatu ditu datozen egunetarako.
Larunbatean, mobilizazioak
Otsailaren 6 honetan, larunbatean, bi manifestazio nagusi egongo dira, baina gainontzeko herrietan ere elkarretaratzeak egiteko deia egin dute ANkerkeriari Stop-ekoek:
- Gasteizen (Andra Mari Zuriaren plazan) eta Amurrion (Herriko plazan), Zelaia eta Barbadoren herrietan, manifestazioak 18:00etan.
- Euskal Herriko gainontzeko herrietan, herritarrei 12:00etan elkarretaratzeak antolatzeko deia egin dute. Horretarako, @ANkerkeriaSTOP sare sozialetan baliabideak jarriko dituzte, herri bakoitzak berea antolatu ahal izateko: kartel mutuak eta pankarta ereduak egongo dira eskuragai.
Bien bitartean, ordea, Barbado eta Zelaiaren eguneroko bizitzek baldintzatuta jarraituko dutela ohartarazi dute, auziaren bilakaerak ekar dezakeenaren esperoan. Hala ere, gazteen defentsak errekurtsoa jarriko dute eta, printzipioz, ez dira epe motzean espetxean sartu beharko, Hala Bedi-k hurrengo hilabeteetarako espero den ibilbide judizialaren errepasoa biltzen duen artikuluan zehaztu zuen moduan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!